Azpeitia (Gipuzkoa)

11 senide eskolarako bidean

11 senide eskolarako bidean 11 senide izanda, eskolara joateko eta otorduak jateko nola moldatzen ziren azaltzen du. Eguraldi txarra zenean, komeriak izaten zituzten. Aita dotorea zuen, eta maisuarekin ondo konpontzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-067-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
11 senide izanda, eskolara joateko eta otorduak jateko nola moldatzen ziren azaltzen du. Eguraldi txarra zenean, komeriak izaten zituzten. Aita dotorea zuen, eta maisuarekin ondo konpontzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamaika anai-arreba ziñeten?
- Bai, hamaike bai. Hamaika hazi giñen. Ta...
- Earra tropela!
- Bai, ta... geo... hemen kuadrillie... hauzkaldeko alderdiyen hori. Ta... koadrillie... zea... haundiye giñen ta... eskolan’e pillie ta... eskola juten'e hemen ez zan bromie e! Neskak guardasola bazitun eta gu zakukin juten giñen zeara... eskola! Ta hamendiken Urrustillea... ta hiru bat kilometro eongo die pistatiken zeatiken... hiru bat kilometro eongo die ta... Udara partien... bero haundiye ta ez gendun e... dana agotauta etortzen giñen ta jateko gogoik ez gendun ekartzen ta han beste dendie zan baten pagau hemenguek eta udara partien han jaten gendun. Eta geo, negu partien geu etortzen giñen, baiña eskolan askotan aldadoriekin ta, txingorrakin da ta, aldadoriekin... zakuek bai, baiña emakumei’re guardasola puzka iten zitzeten. Gu juten giñen zakuekin, askotan bustite.... ta Urrustillen eoten zien e... maixu bat eoten zan. Eskola haundiye zan. Maixu bat eoten zan ta... Hala behinik pehin pilla bat aukitzen zun... Eztakit ba... larogei te alleaute izengo zan... eoten. Oin gutxitute dao jendie baiño...
- Larogei ume?
- Larogei ume maixu batentzako. Ta eskola asko’re ez gendun ikixi. Ta geo ni zaharrena, mutilletan zaharrena nola nitzen... itula're in ber izeten gendun basarriyen... Ta maixukin gu ondo, gu ondo, gure aitte zana ondo etortzen zan. Txarri hiltzen zanien'e eamaten ziyon errealue...
- Errealua...
- Sagarra bitzen zanien eamaten ziyon ta patatie’re eamaten ziyon... ta harentzako ona izeten zan. Ta gurikin ondo etortzen zan. Ta gaiñea, bastante... gure aitte basarritarra izeteko ta gure aldien e... "don" zan, gure aitte "don" zan. Jazten... guk ez deu elusiyo hori izen. Honek hala esaten dit. Eta harek uderako zapa, zapa sandaliak... zapatak zearako, botak negureko. Ta txapela're bat zea... bestie elizkizunetako ta guardasolak iual-iual. Ta... bere kapritxoso, hortan kapritxoso dotorie zan... baiña guk ez deu izen, guri ez zion asko erantsi. Honek hala esaten dit.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia