Azpeitia (Gipuzkoa)

Etxea erre zietenekoa

Etxea erre zietenekoa 1930 inguruan erre zitzaien etxea, ustez norbaitek su eman ziolako. Etxea erretakoan, nola-hala moldatu behar izan zuten beste nonbait bizitzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-057-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1930 inguruan erre zitzaien etxea, ustez norbaitek su eman ziolako. Etxea erretakoan, nola-hala moldatu behar izan zuten beste nonbait bizitzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Noiz erre zan etxea?
-"El año treinta, creo". "El treinta" uste det /usteet/.
-Zuk zortzi bat urte ordun.
-Xei.
-Eta nolatan erre zan? Ez dakizue.
-Badakiyebe batzuk, esate aldea. Baiña, gu genbiltzen txerri zain, anaie ta biyok. Hamen, azpikaldin. Eguerdiko ordubiten erre zan. Eta etorri zan hurrengo ez dakit zein egunetan, kandeliekin arrautzeta jun ta su eman ziyobela. "Eso también hay que poner, ¿eh? Mecaguenla..." Puf! Ez dakit /eztakit/ gure aitte nola demonio geldiu zan geldik, jo-ta lehertu be batenbat. Ene...
-Eta hue erre zanen nora moittu ziñeten?
-Hemen beheraoko etxe txikire. Eta hamen, hamen beste batzuk zien Larrañaga. E... Hauen lehengusuk die, baiño Zumarran... jardun nahi zun harek kontuk zea iten... Juan Larrañaga. Uztargillia, Zumarran. Ta, haiek bizi zin hor behien, eta haiek beste neska zahar bat´e bazeukeben ta gurin beste neska zahar bat zeon ta haiek alkarrekin ta batzuk hamen ta bestik han. Holaxe, ahal zan bezela.
-Moldau in behar nolabait.
-Klaro!

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia