Azpeitia (Gipuzkoa)

Egurra putzutik atera eta labean sartu

Egurra putzutik atera eta labean sartu Egurra putzutik ateratakoan, hartarako prestatutako labe berezi batean berotzen zuten. Labeko sua egiteko, zer egur klase erabiltzen zuten aipatzen du. Egurra labean berotutakoan, zumitza nola ateratzen zuten azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-056-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Egurra putzutik ateratakoan, hartarako prestatutako labe berezi batean berotzen zuten. Labeko sua egiteko, zer egur klase erabiltzen zuten aipatzen du. Egurra labean berotutakoan, zumitza nola ateratzen zuten azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero egurre... egur horri ze itten ziozuen ya putzutik atera ta gero?
- Putzutik etara eta etxea ekartzen zenun.
- Zeozer ematen ziozuen?
- Labien berotu.
- Berotu?
- Bai, labien berotzen zan.
- Ze labetan?
- Labe, aproposak labiek, izeten zan ba basarriyan ta ogiya erretzekuek?
- Bai.
- Tankera hortakotxe labik zien. Jartzen zenun egurra, bueno aurrena labie berotzen zenun, geo egurre sartu ta egurre berotzen zanien, bigundu iten da eta ordun zumitzek ataratzen dia.
- Laben sue emateko egurre ze egurre ibiltzen zenun?
- Ba sobratzen zan zea, bakizu sobrau iten da ba geo, Zea, pusketie ta zea, bakizu, xirbilla ere ta iten da ba, hazikin ta apaintzen zumitza ta ta, harekin behintzet beste sos batzuk eta, nola hala berotu zea
eta berotutakon zumitza atera.
- Bai, zumitza atara.
- Nola ateratzen ziozun zumitza?
- Zumitze? [...] ikusi? Baiño egurra ataratzen ez al diazu ikusi?
- Zuk esplikatzea nahi det nola itten zenduen.
- Nik nola esango dizut ba. egurra hartzen dezu, egurra hartzen dezu ezta? Eta da! mozten diyozu puntie egurrei. Ta matxatak izeten zien, matxetia, apropos egindako matxatak. Puntan da! jartzen ziñon erdi erdiyan egurrei, ebagiez ta, ta epaitertzian hola jartzen ziyozun epaitertzian. Ta erdi-erdiyan han, zea jo ber dezu, este, matxetiekn. eta beste, zea, mazeti esaten zaio, egurrezko mazeta batekin da! jotzen dezu matxeta hua ta sartu eiten diyozu egurrei. ta geo hura sartutakon ra ra ra.......
- Pixkana-pixkana.
- Ta harriyen juten da zea iten, bai. ta batzuk onak izeten die, beste batzuk zakarraguek egurrek.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia