Azpeitia (Gipuzkoa)

Harategiko haragia nondik eta nola lortzen zuten

Harategiko haragia nondik eta nola lortzen zuten Ganadua lehen Azpeitiko hiltegian hiltzen zuten, baina orain Iraetara eramaten da. Haragia erosteko, harategiko nagusiak tratua nola egiten zuen azaltzen du. Haragia ekarritakoan, txikitu egiten zuten: haragi mota batzuk eskuz, eta besteak makinaz. Haragia garestia zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-043-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ganadua lehen Azpeitiko hiltegian hiltzen zuten, baina orain Iraetara eramaten da. Haragia erosteko, harategiko nagusiak tratua nola egiten zuen azaltzen du. Haragia ekarritakoan, txikitu egiten zuten: haragi mota batzuk eskuz, eta besteak makinaz. Haragia garestia zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nun hiltzen zittun ganadue?
- Matadeiye, Azpeitiyen mataderiye zan. Bai. Oin Iraeta juten da, oin Iraeta joaten die.
- Ta ordun Azpeitia?
- Bai, Axpeitiyen zan mataderiye, Axkoitiyen'e bazan. Oin, oain iñun ez dago, oain danak Iraeta.
- Ta ze in ber izaten zan, mataderia eraman...?
- Eta gero han hiltzen zituen, eta gero pixua hartu, zenbat pixau zuen ta etxea. Baiño dirukin e? Ez zitzakon gustatzen gure nausiyai hurrungo eguneako ta lagatzie. Basarritarrai hainbeste kostata hazi txahala ta dirukin etxea esaten zun harek. Eta gaiñea gibel pusketia're bai. Oin ez da ezer ematen. [...] "muy bien", ta kito.
- Ze itten zenduen gero, zuek txikitu?
- Bai, dana txikiu, bai, makinan, bai.
- Makinan?
- Makinan, makinan, bazan makine zahar bat, haundi samar bat eta gero odolkiyak iteko ta eskuz
eta makina txikitzekoa zan.
- Bai, bai, bai. Txorixuk eitekue makinen txikitzen zan, baiño olkiyek itekua ez.
- Baiña ganadue txikitzeko eskuz ingo zenduen?
- Bai, eskuz, eskuz, eskuz, bai. Mataderiyen preparaute eramaten zenun etxea.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia