Azpeitia (Gipuzkoa)

Herrien nortasuna

Herrien nortasuna Azpeitia eta Azkoitiaren artean beti egon izan da pikea. Bera Urrestillakoa da, eta lehen Urrestilla nolakoa zen azaltzen du.
Azpeitia eta Azkoitiaren artean beti egon izan da pikea. Bera Urrestillakoa da, eta lehen Urrestilla nolakoa zen azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bazeon pikeik azpeiti ta azkoiti arten?
- Bai, beti, beti egon da. Hasten baziñan "eske hau azpeitiarra ta hori axkoitiarra" ta... Geo esaten zeben, "ez, San Inaziyo erdi-erdiyen dao ta horrek iten ditu pakiek" esaten zeben. Bai, guk ez deu euki holako...
- Zuek nahiz ta Atzerrekako parten eon, beti...
- Ez, urrustildar, Urrustil da guretzako, hor batayautakuak gea, ta hori izen da guretzako...
- Nolakoa zan Urrestilla ordun?
- Ba oin baiño jende geyo ikusten zendun igual. Ez dakit, mezetan ta mezetatik ertendakun etxea bidien juten ziñen ba kamiñue bete-bete jende hitz eiten, kontuk esaten... Eta andrak andrakin ta gaztiek gaztiekin te... Bai.
- Dendak, tabernak... bazien?
- Bai, denda bat zan ba taberna ta dana iten duna. Gizonak juten zien jai goizetik zerbait hartzea. Ta tabernak'e asko zauden e? Oain baiño geyo igual tabernak.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia