Apaiza txiza egiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-036-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Urrestilla
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: AZP-036/006
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Hoixe. Ni akordatzen naiz behin eskolatik lau terditan o erten gendun mutil kozkorrak eskaillerak goitik behera jo-ta batzuk hankaz gora ta erteteko amorratzen eoten zan, ba, jendie! Ta batzuk leheno erteten zeben ta bestik leheno ta. Behin gu eskaileatatik, ni ordun, ni ta bestiek eskaileretan behera guzela lehelengo erten zeben haiek, hamen atzin zea zeuen... hamen atzin zea zeuen, pixe iteko toki txiki bat zeuen, txiki-txiki bat. Holaxe aurrin ta hola [...]. Etorri zagu lehelengo aurretik erten zuna, "Hi,hi! Zea, apaize txixeiñin ai dek, hi, txixeiñin ai dek!" ta "bai?" ta jo-ta danok jun ta hari beire, zea, apaize txixeiñin ai zala txokaute danok! Ta holakotxe kontuek.
- Apaizak errespetua emango zon gaiñea garai hartan.
- Jolin, baiño guk ez gendun... ignorantziye gendun! Apaizek txixe in ber zunik ez gendun ba guk pentsatzen. Ta "Apaize txixeiñin ai dek" ta hortxe gitxitxik danok hari beire, hure ikustea!
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!