Azpeitia (Gipuzkoa)

Umetatik tabernako lana ikasi

Umetatik tabernako lana ikasi Gurasoak Urrestillakoak ziren. Lau urte zituela hil zitzaion ama. Aitaren arreba izan zuen zuen amatzat. Etxean eta tabernan laguntzen zien izebak. Aita tabernaria zen. Tabernak Zamakua izena zuen. Aitona-amonek ere taberna zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-036-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gurasoak Urrestillakoak ziren. Lau urte zituela hil zitzaion ama. Aitaren arreba izan zuen zuen amatzat. Etxean eta tabernan laguntzen zien izebak. Aita tabernaria zen. Tabernak Zamakua izena zuen. Aitona-amonek ere taberna zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gurasok, hemengok, aitte o ama hemengok zien?
- Bai, hemenguek zien bai.
- Bik zien hemengok?
- Bai, baiño ama justu-justu ezautu nun nik. Nik lau urte nitula o hil zan. Ta aitte ta, gero aitten arreba ta goien bizi zin ta haiek launtzea etortzen zin taberna ta zea itea. Ta ni txikiye ta ama bezela goiko Kontxexi, zea, aitten arreba.
- Aitte zenun kaletarra, Urrestilgoa?
- Bai, bai, hortxe kalekue bai.
- Eta esan dezu taberna zenduela?
- Tabernaie, tabernikin atea zun bizimodue gure aittek!
- Tabernarie zan. Beak zeuken tabernan bat?
- E? Bai, berie, bere etxin, tabernaie ta.
- Nola zun izena tabernak?
- Ezamakua, Ezama, Ezamakua.
- Hemen, Urrestilgo kalen zeon hori?
- Hortxe, hor zeon, kalin. Oto ba al dakizu nun daon?
- Ez.
- Eztakizu. Hortxe.
- Eta zer zien, zuen aittona-amonak o horkok? Ala aittek hartu zun taberna hori?
- Bai, bai, hortxe, aittona-amonak horkotxik, bertan.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia