Azpeitia (Gipuzkoa)

Burdinazko Gerrikoa egitera Sodupera

Burdinazko Gerrikoa egitera Sodupera <p>Lekeition egon ziren apopilo hiru anaiak 20 bat egunean. Handik Sodupera joan ziren Burdinazko Gerrikoa (Bilboren defentsa) egitera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-031-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lekeition egon ziren apopilo hiru anaiak 20 bat egunean. Handik Sodupera joan ziren Burdinazko Gerrikoa (Bilboren defentsa) egitera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuek? Ondarrutik nora jun zineten? Zumaitik Ondarrura, ta?
- Lekeition egon giñen apopillo hogeien bat egunien eo. Eguneko hamar erriel kobratzen ziguen, pentsiyo baten, ta...
-Pixu baten?
-Hiru anaie. Beste laugarrena, hure... harek kintue zauken gaiñin ta hure boluntariyo zera... Nazionalistan batalloi baten zea in zeen, afiliau zeen ta... Geo, han gendela, "cinturón de hierro" itea jun giñen gu, hiru anaie, zeara, Sodupea. Bai.
- Zer zan "cinturón de hierro" hori?
-E?
-Zeini deitzen ziozuen...
-Bilbon defentsie ipini zeben, zanga bat, zanga bat, besteik ezer ez. Han tropak haraiño etortzen zinin hure "inexpugnablie" izengo zala ta. Zanga bat besteik ez. Ordun, habek zeuken, Francok zeuken armiekin harek bate ez zun baliyo. Errezena hauxe pasau zeben. Hura hasi Sodupetiken eta, bueno, hasi itsasotiken, ta Sodupetiken buelta Orduña aldetiken zeara, Mungia aldea ein zeen buelta. Berrogeita hamalau kilometro eo ein zeen, ta.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia