Azpeitia (Gipuzkoa)

Estraperloko errota garia ehotzeko

Estraperloko errota garia ehotzeko Errotak itxita egon ziren garaian, Joxeren osabak errota txiki bat ekarri zuen estraperloan, eta harekin ehotzen zuen garia. Errota hark nola funtzionatzen zuen azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-027-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errotak itxita egon ziren garaian, Joxeren osabak errota txiki bat ekarri zuen estraperloan, eta harekin ehotzen zuen garia. Errota hark nola funtzionatzen zuen azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Estraperloa ezautuko zendun baita?
- Ezautuko ez nun ba!
- Zenen estraperloa eiten zan hemen? Ze... jatekona bakarrik o?
- Jode, gu... gure osaba oin esan detan osaba hoyetako batek ekarri zun errota txiki bet. Gariye etxien ta errotak itxite, ta gosik amorratzen. Pentsau zazu ze pasau giñuzen! Ta errota txiki bet ekarri zun, ta han ihotzen gendun... e... hola aker txiki bet ekarri zun, txikiye... ta harei eraitie nahiko zalle zan; akerra, eraitekua.
- Akerra deitzen diyozue zuek? Bai?
- Bai... zuek eztakit nola deitzen diyozuen?
- Eztakit sekula izenik jarri diyoten, bai... baiño eraiteko hari akerra esaten diyozue.
- Bai, bai. Gero, gure osaba batek ein zuen, ba, gurdi... lengo gurdiyek jakingo dezu nolakuek zin? Zeak e... burnizko, burnizko...
- Burnizko gurpillakin?
- Bai, kurtuola esaten zitzekon hari. Halako bati oholak josi, zea... gurutzea josi hola... eta lehen esan dizuten aker hari soldiaute jarri hola beste hiru hanka. Hayek josi hari danak, ta harekin askoz’e errezo eraiten zitzekon. Nola buelta haundiyo [zitzon] harek. Askoz errezo eraiten zitzekon harekin. Ta... hure’re, hure’re estraperlokue zan hure’e... jakin ezkeo auskolo ze ingo ziguen, baiño jan be ez zeon, ba, eoteik!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia