Eskolako ikasgaiak eta debekuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-027-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan Cara al Sol abestu behar izaten zuten egunean bitan. Eta doktrina ere ikasi behar izaten zuten. Doktrina ezik, gainerakoa erdaraz ikasten zuten. Euskaraz ez hitz egiteko zer zigor jartzen zieten azaltzen du.
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: AZP-027/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Kantei buruzko azalpenak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak
Transkripzioa
- Esan dezu 'Cara al Sol' kantau ber izaten zenduela?
- Hori bai, derrior.
- Goizeroko lana izaten zan?
- Eunien biten.
- Eunien biten?
- Eunien biten.
- Goiz ta atsalde juten ziñaten, eskola?
- Eee... bueno atsaldien bakarrik ibiltzen giñen gu, jeneralien.
- A, bai? Atsalden bakarrik?
- Gu bai, baiño 'Cara al Sol' pare bat aldiz kantatzen gendun hala're. Ta geo, dotriñie. Ordun dotriñie ikixtie zihero beharreko gauzie zan, badakizu? Ordun dotriñie ikixten ez baldin bazan ez zaon salbaziyoiken. Ta... hoixe, gaiñontzin ze ikixi gendun ba guk! Zeoze, eskribitzen ta're... baa, defenditzeko aiñe ikixi gendun baiño...oin jardun ez ta ahaztu ikixiteko [...] .
- Zuek dana erderaz ikasiko zenduen gaiñea?
- Guk... bai, bai. Bueno, dotriñie euskerazkue zan e...
- Gaiñontzekoa erderaz?
- Bai. E... zea bat ibiltzen gendun, medailla zahar haundi bet. E... euskeraz hitz eiten ikusten zanai hure eman ber. Zeukenak, nik banauken, nik ikusten banun beste bat euskeraz hitz eiten, nik hari eman ber, kastigu bezela.
- Kastigu bezela?
- Bai. Ibiltzen gendun... ta nik... uste det gaiñea neuk ibiltzen nula... euskeraz iten nun beti ta!
- Ba, besteik ez jakin ta!
- Jakin'e ez ta... hoixe ba.
- Ze ingo zendun ba!
- Hoixe ba, hoixe ba... hoixe ba.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!