Azpeitiko azoka eta feria
Azpeitian bizitza handia izan dute azokak eta feriak. Zer giro egoten zen garai batean aipatzen du. Azokara joaten ziren baserritarren bizimoduari buruz hitz egiten du.
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haizea Odria
- Data: 2009(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: AZP-025/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Gero bizitza haundiye Azpeitiyek izan du, Axkoitiyen aldin, ta bizitza haundiye izan du zeak, azokik. Azoki ta feriye’re bai.
- Nun iten zan? Plazan?
- Plazan. Baiño ganauz beteta e? Oin ganauk ez e? Ta txerriyek, ganaue eta txerriyek. Eta geo ahuntzek “o lo que sea”, baiño ganauek iguel, iguel hogetaka ganau’re ta… oin bat’e ez dezu ikusten! Eta nei poza ematen diabe baserritarrak hor juntatzen dianien, zergatiken, hombre, baserrikuek’e, baserritarragatiken kaletarrak askotan gaixki hitz ein izan deu, baiño nik ez desde luego, e? Zeatik aitte’re baserrikue nun ta. Nere aittek ez zekiyen tutik’e erderaz e? Ta “ni tute”. Ta zeak, baserritarrak periyen ta. Ganaurik pe ‘re, netzat hainbeste ber debela. Jayetan ta han beti baten bat eon ber du arratsaldi itten e? Ez da kalin bezela. Han ganaue zaitzen baten bat eon ber du. Ta geo honutza etorri ta alkarren zeak eta... baserrittarrentzat hitz eitte zea hori ikeragarriye daukebe hori. Hori hori merezi debe baserritarrak: periye. Ta oin lehengo ganauekin ta, bo...
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!