Erdikalea lehen eta orain
Bera jaio zen kalearen izena aldatu egin dute denborarekin. Kale hori Azpeitiko kalerik garrantzitsuena dela dio.
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haizea Odria
- Data: 2009(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: AZP-025/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak
Transkripzioa
- Ta ordun, Erdikalin jayo eta Erdikalin bizi?
- Erdi kalin jayo ta Erdikalin... bueno, ordun... ordun horrek “Calle Emparan” zauken, aizu.
- Bai?
- Ez, gaizki esaten dizut. Oin dake Enparan, karrerie han daukelako. Baiñe hau nere zean azaltzea “Calle San Ignacio” oseake aurreko zea horrek... horri, zen sasoi baten “Calle San Ignacio” aurreko etxie.
- A, bai? Beste izen bat zauken ordun?
- E... len Enparan, “Calle Emparan”. Ta oin, berriz, hori o... Hor, len "San Ignacio" ta oin Enparan da. Enparan da.
- Oin ja ez du existitzen “Calle San Ignacio”. Ja...
- Keba, Erdikalien... Eske, Erdikalie esan izen zayo beti, e!
- Bai... bai, bai. Nik...
- “Calle San Ignacio”, eztakit nola... bai juzgau aldetiken o zea, baiño bestela Erdikalie... Erdikalie izen da hau Azpeitiyen.
- Ta Erdikalie Azpeitiko kale inportantiena izengoa, ez?
- Hala esaten zan e...
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!