Gerran etxeko gizonek izandako zoria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-013-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: AZP-013/026
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Gerra denbora... Nola akordatzen dezu, akordatzen zaizu, gerra denbora?
- Buf... Hemen izen zan gerra denborako garai hure, ene... Bai, ni ordun gaztie nintzen, baiña akordatzen naiz e...
- Zenbat urte zeuzkezun gerra hasieran?
- Beatzi urte nitun. Eta nere anaie ba jun zan Beasaiñea, amabirjin egun baten, ihesi, naparrak... Ez, ordun gorriyek zien, eta gorriyek gaixtuek zien, eta bestien baimena... Bestiek gorriyek hemen zeuden bitartien ba eztakit ze ingo ziyobela ta [...]
- Alde ein behar izan zun.
- Alde in behar izen zuen, eta [...]. Nere anaie zan... karlistan aldekue izengo zan, karlistie izengo zan. Eta aitte nazionalistie. Eta gu ondo arreglau giñen. Hare... ordun alde in zuan, eta, gero, hure alde in zunin, ba, ez ziyoben... aitte nazionalistie zan ta aittei ez ziyoben iñungo zeaik ein. Gorriyek hemen geau zinin, ba, aittei ez ziyoben ezer... ezertan ez ziyoben zeatu. Eta gero in zin, etorri zan berriz handik bueltan etorri zien naparrak honea sartu zien, eta, haiek danak sartu zinin, geo gorriyek alde in zeben, eta aitte´re libra in zan. Semie zauken karlistie o izenekue, ta ordun... Bi anaie´re gerran hil zin, e! nere bi anaie. Ta...
- Nun?
- Bat Otxandianon, ta bestie Lemonan. Lemona hor... Bizkai alde hortan. Hoietan hil zin.
- Hemen e... Akordatzen zea tropak sartu zianen o?
- Ene... Bai. Hor Elosiyaga aldin goitik behera nola sartu zin akordatzen naiz.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!