Azpeitia (Gipuzkoa)

Eskola bukatu zuenetik ezkondu zen arteko ibilerak

Eskola bukatu zuenetik ezkondu zen arteko ibilerak <p>Eskola bukatutakoan, etxean ibili zen lanean. 15 urterekin neskame joan zen bi urterako. Eta geroago, josten ikasi zuen Azpeitian. Azpeitira oinez joaten zen, eta egun osoa han ematen zuen, baserrian behar izaten ziren gauzak josten ikasten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-013-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola bukatutakoan, etxean ibili zen lanean. 15 urterekin neskame joan zen bi urterako. Eta geroago, josten ikasi zuen Azpeitian. Azpeitira oinez joaten zen, eta egun osoa han ematen zuen, baserrian behar izaten ziren gauzak josten ikasten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dezu eskolan hamaika urte arte ibili ziñela, eta gero lanen hasi ziñen nunbaitten?
- Etxien.
- Etxen?
- Basarriyen, ardiyek zaitu, behiyek zaitu.
- Neskame edo joaten ziñen nunbaitea?
- Gero hamabost urtekin hortxe baillera bertara bi urte pasa nitun han, eta gero bi urte pasau eta gero ba jostea. Ordun ezkontzeako jostea ikixi ber izaten zan eta josten pixkaten ez nun ezer asko ibilli're, ordun lana besteik ez zan izaten. Noizin pixkaten jostea're juten giñan ta hantxe, beste urtebete o hantxe buelta bat kalea buelta batzuk josteko izenien ta basarriyen gero honea.
- Azpeitia jun ziñen josten ikastea?
- Bai, urtebete baten.
- Zer zeon, akademin bat?
- Bai, hantxe ibiltzen giñan, eta gero hemeretzi urte hogei urte baiño leno ezkondu, ta gero gure bizimodue hamentxe larogei urte artekue.
- Josten ikastea Azpeitia nola juten ziñen, oiñez?
- Bai, goizin jun eta kalin bakaldu ta illuntzien etxea.
- Kalen nun bazkaltzen zenun?
- Ba, koiñeta baten etxea jun ta han bazkaltzen nuan, eta illuntizien etxea.
- Eta ze josten zenduen?
- Danetik, prakak eta alkondarak eta batak eta holako korriente gauzak. Holako tokire jun nintzen e? Toki fiñea ez nintzen jun. Baiño basarriyen gero josten ikixi ber zela, ez nun denbora ezta izen josten ikisteko hamen josten jarduteko, baiño behintzet ikixi ber izaten zan. Basarriko gosie, alkondarak eta prakak eta hoyek ta batak eta etxin ibili ber zan gauzie.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia