Joxe Mari Esnaola Garmendia
Azpeitia (Gipuzkoa) (1930-2014)
Biografia
1930ean jaio zen Azpeitiko Oñatz auzoko Atxabaletazar baserrian. Aita Goiazko Gezarreta baserrikoa eta ama Zabale baserrikoa zituen, eta zazpi anai-arreben artean zaharrena da. Eskolan, Azpeitian ibili zen. Doktrina euskaraz ikasteko, Azpeitian bizi zen Elosiagako emakume baten etxera joaten zen. 11 urtera arte ibili zen eskolan, eta, ondoren, baserrira bueltatu zen. Betidanik baserritik bizi izan da. Gerra garaian, etxekoek ihes egin behar izan zuten, eta Goierriko Altzaga herrira joan ziren senitarteko batzuen etxera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZP-058 | 2010 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute