Imanol Arregi Zubizarreta Iturbide

Azpeitia (Gipuzkoa) (1935)

Biografia

Loiola auzoko Iturbide baserrian jaio zen 1935ean. Ama Narzabal baserrikoa eta aita Iturbidekoa zituen eta 10 senidetan zaharrena da bera. Eskolan Ermentari baserrian ibili zen umetan eta gerora Azpeitiko maristetan; baita gau-eskolan ere Loiolatxon. Loiolako belardietan aritu zen belardiak txukuntzen. Baserriko bizimodua izan du beti. Etxean osaba pandero-jolea zuen eta haren eraginez hasi zen panderoa jotzen 16 urte zituela. Txapelketetan ibilia da pandero-jotzaile moduan, baita erromeria ugari egina ere. 'Pikua', 'Errota', 'Epelde' eta 'Laja' soinujoleak izan ditu bikotekide, besteak beste.

Zintak

KodeaDataProiektua
AZP-015 2009 Azpeitiko ahotsak
AZP-016 2009 Azpeitiko ahotsak
AZP-017 2009 Azpeitiko ahotsak
AZP-085 2010 Azpeitiko hitanoa

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Baserriko lanetik bizitzeko eramaten zuten bizimodua Bideoaren ikonoa
2 Etxean garia urri eta artoa ugari Bideoaren ikonoa
3 Ogi motak eta ogia nola egiten zuten Bideoaren ikonoa
4 Gari-jotzea eta auzolanak Bideoaren ikonoa
5 Ur-korrontea etxera iritsi arteko pausoak Bideoaren ikonoa
6 Garbiketatarako lixiba eta ura Bideoaren ikonoa
7 Argindarra etxean pixkanaka hobetzen Bideoaren ikonoa
8 Kinkeak argitarako, eta haizeak zekarren arriskua Bideoaren ikonoa
9 Soroko lanak idiekin Bideoaren ikonoa
10 Bideak egiteko lanak eta komeriak Bideoaren ikonoa
11 Eskola eta zigorrak Bideoaren ikonoa
12 Ikasteko zaletasuna eta gogoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Apaizei ematen zitzaien tratua Bideoaren ikonoa
14 Eskolako ikasgaiak eta doktrina Bideoaren ikonoa
15 Erlijioak sortutako beldurra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Konfesatzean gertatutako anekdota barregarria Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Konfesatzean, apaizari beldurra Bideoaren ikonoa
18 Arrosarioak eta haiei buruzko anekdota Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia