Angel Alberdi Aldalur
Azpeitia (Gipuzkoa) (1930-2017)
Biografia
1930. urtean jaio zen Odria auzoko Arauntza baserrian. 11 senide izan ziren. Umetan auzoko eskola batean hasi ziren, baina, gerra etorri zenean, eskolarik gabe gelditu ziren. Gerora, Azpeitiko kalean ibili zen eskolan. Alde batean eta bestean morroi ibili zen, tartean baita Tuteran (Nafarroa) ere, osaba jesuita zegoen lekuan, haiei lagunduz. Ardiak gustatzen zitzaizkion, eta beti izan zituen ardiak. 2011ko irailean, emazteari eta biei omenaldia egin zieten Legazpiko Artzain Egunean. Kooperatiba bat ere sortu zuten auzoko hiru baserriren artean; esne-behiak eta haragitarakoak izan zituzten. Elkarrizketa garaian, oraindik ere Arauntzan bizi zen.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| AZP-093 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Eli Agirre |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





