Azkoitia (Gipuzkoa)

Amatasuna bakoitzak bere erara

Amatasuna bakoitzak bere erara <p>Amatasuna bakoitzak ahal duen moduan bizi duela dio. Bikote berria parte hartzaileagoa dela kontatzen du eta bera ere partekatzen ikasten ari dela. Berak ez du presiorik sentitu ama izateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-086-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amatasuna bakoitzak ahal duen moduan bizi duela dio. Bikote berria parte hartzaileagoa dela kontatzen du eta bera ere partekatzen ikasten ari dela. Berak ez du presiorik sentitu ama izateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuk amatasuna... hau igual ya da beste gai bat, e? Baiña... Amatasuna ta aitatasunea berdin irakurtzen dira? Ala ama izateko presioa, “arroza”ren kontua... eta hori zuk nola...?
- Eee... ez dakit, ez die igualak. Bueno, nik nere kasun, nik nerie esango det /esangot/, nik nere akatsakin, nik ama... “todoterreno”. Osea ni, neri gustatzen zaizkitela gauzak ematie. Ta askotan akatsa iten det /itet/ hortan, osea, nik... neri gustatzen zatelako kontrolatzie gauzie ta askotan neuk akaparatzen det /akaparatzet/. Ta beste gauz batzutan pues ez naute hainbeste lagundu, ta beste batzutan bai. Ez dakit. Osea, azkenin bakoitzek, ez? esaten genduna, nahi duna ta ahal deuna diferentie dala, ez?
Ez dakit nola esplikau hau. Nik neuri nere umin gauzek gustatzen zaizkit kontrolatzie. Hori dudeik ez dauket, ta gaiñea naiz zoriontsu hola. Ordun, oin bikote berrixekin ta hola, pues, adibidez, hori, ba, bea´re oso parteartzaillie da ta ikisten ai naiz partekatze hau. Eta ez da errexa. Ez da errexa. Osea, ohittu in ber zea ta ikixi in ber dezu baitte partekatze kontu hau. Ez bazaude ohittuta, hola da. Kriston earra, ez? Badauzke... berez hola izen berko luke ta earra, baiño zu baldin bazea holakue, zeuk ein beherrekue dana, kostau eitten da /eittea/ hori baitte. Ez dakit. Nik ez det sekule euki... estereotipotan ez det xinisten, ordun, ez det euki roxa ta istorixek kontuten sekule ez dittut euki eta, ez dakit nola esan, ez naiz ikusi... ez naiz ikusi derriortute ama izetea, ez derriortute ni bakarrik nere umin gauzek nik kontrolatzea o zea. Neuk gustoz in det eta ama izetie nik erabaki nun ta gustoa erabaki nun ta umin gauzek ematen´e ta beaxen kontuk zea eittie o irakaslikin hitz eittie o bestie gustoa itten det /ittet/. Osea, gustau itten zat, gustoa nao umiekin ta gustoa bizi izen det.

Egilea(k): Janire Campos (Azkoitia BHI) , Aya Marini (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia