Azkoitia (Gipuzkoa)

Trikiti-giroan hikarako joera

Trikiti-giroan hikarako joera <p>Araitzek dio trikiti-giroan mutil zaharrago batzuek noka hitz egiten diotela. Izan liteke parranda-giroan edo giro alai horretan hikarako joera nagusitzea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-081-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Araitzek dio trikiti-giroan mutil zaharrago batzuek noka hitz egiten diotela. Izan liteke parranda-giroan edo giro alai horretan hikarako joera nagusitzea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Batek esan zin neri iguel segun ze girotan iguel hike gehixo erabiltzen dala. Ba iguel trikiti eta bertso munduan...
- Araitz: Bai, nik... egixe da trikiti mundun trikitilai batzuk hola eitten dibe, baiño beti´re mutillek. Baiño... bai. Hori bai, noka eitten dibe /eitteibe/. Hoixek bai, noka.
- Bai, ez? Eta zure adin ingurukuak ala zaharraguak ?
- A.: Ez, zaharrauek. Baiño... bai. Bai, trikiti mundun badao ohitture hori hike eitteko. Bai,
- Eta hortik kanpora esan dezu beste...?
- A.: Ez...
- ... gutxi aitzen dezula.
- A.: Bai, gaiñea, hori, hike zaharrauek. Nere edadeko ta... trikiti mundun nere edadekuk ez, normalin ez.
- Hori izan leike baitte igual zea batzutan, ez, esparru batzutan gehixo erabiltzen dala edo...?
- A.: Bai, izan leike.
- Jaione: Edo lehen esan deuena girue´re ze giro...
- A.: Hori da.
- J.: Zertako dan giro...
- Parranda girua edo...
- J.: Hori da, giro alaixo ta hola beste zea bat, beste saltsadun... Bai.

Egilea(k): Abraham Azpiazu , Eneko Mera

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia