Azkoitia (Gipuzkoa)

Hika bizitzen ohituta

Hika bizitzen ohituta <p>Gurasoek hika egiten zioten eta anai-arreben artean hala egin izan dute beti. Ume-umetatik egin izan du hika eta horixe iruditzen zaio ohikoena. Bere alabek edo herriko gazteek elkarrekin zuka egitea xelebrea iruditzen zaio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-081-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurasoek hika egiten zioten eta anai-arreben artean hala egin izan dute beti. Ume-umetatik egin izan du hika eta horixe iruditzen zaio ohikoena. Bere alabek edo herriko gazteek elkarrekin zuka egitea xelebrea iruditzen zaio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hika nola hasi ziñen edo noiz hasi ziñen hika?
- Nik ba ez dakit noiz hasiko nitzen, baiñe nik betittik uste det /ustet/ ein izen detela. Etxin-eta behintzet guk anai-arrebak-eta alkarri hika eitten dixou /eittexou/ ta amak-eta´re danak hika... eta nik, ba, betittik, betittik ein izen det. Bai.
- Zenbat anai-arreba zarie?
- Xei. Xei anai-arreba, bai, lau neska eta bi mutil.
- Eta esan dozu, bueno, gurasuak zueri...?
- Baitte, hika. Bai, bueno, aitte ez naiz akordatzen, aspaldi hil zan, baiñe, gaztie nitzela. Baiñe bai, amak beti-beti hika. Eta guk beorri zuka.
- Eta aittitta-amamak eta tia edo tioren batek?
- Ba tiak eta tiok-eta´re bai, aman aldekuk. Bai. Eta aitten aldekuk´e bai, hika, hika eitten digube. Guk beoixei zuka, baiñe beoixek guri hika ein izen digube beti.
- Eta, orduan, zuek, anai-arrebok, alkarren artian “hi” beti?
- Bai, bai.
- Bai neska eta bai mutil?
- Bai, bai, bai bai.
- Oso ondo. Etxetik azkenian...
- Bai, bai, ta betittik, txikittetik, bai.
- Eta gurasuak elkarrekin?
- Bo, ez naiz akord... baiñe elkarri ez dauket nik horren... horren zea, rekuerdoik elkarri hika eitten zixobenik, ez, zuka, bai.
- Zu umia ziñanian Azkoittixen zenbat hika edo...? Nola eitten zan hola gehixen bat, ze iruitzen zatzu?
- Ba, nik ez, eske nik nola bet-beti ein izen detan, oso gauza gertukue. Oso... normala, normala iruitzen zat nei eittie. Ez dakit. Eske betittik hitz ein izen det, eta ordun ez dauket hola... ez zat ezer´e hola xelebre o rarue iruitzen eittie edo... Ez dakit. Iguel bai eitten zatena da gaztik beauen artin zuka aitzen dittutenin, hori bai xelebrie eitten zat, porke nik gehixo hika eitten nun igual gaztetan eta. Badauzket lagun batzuk iguel zuka eta hori, baiñe... Adibidez: bi alaban artin, bi ahizpen artin, elkarri zuka eittie, ba, ez dakit, ba, holaxe ohittu die eta bale, baiñe guk beti nola hike ein deuen... hori bai eitten zat pixket hola... hola, xelebrie, baiñe... Nei, ez dakit, beti oso naturala iruittu zat nei beti hike, beti... beti ein izen det eta beti aittu izen det eta.

Egilea(k): Naia Ibañez (Azkoitia BHI) , Unax Maruri (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia