Azkoitia (Gipuzkoa)

Hitanoaren genero-marka, errespetuz erabili beharrekoa

Hitanoaren genero-marka, errespetuz erabili beharrekoa <p>Hitanoaren genero-markak eztabaida sortu dezake, genero-markak kentzen ari garen garaiotan. Baina bakoitzak hautatu dezake berari toka ala noka zuzentzea nahi duen. Errespetuz erabiliz gero, ez dagoela arazorik iruditzen zaio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-077-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hitanoaren genero-markak eztabaida sortu dezake, genero-markak kentzen ari garen garaiotan. Baina bakoitzak hautatu dezake berari toka ala noka zuzentzea nahi duen. Errespetuz erabiliz gero, ez dagoela arazorik iruditzen zaio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, gaiñera, dakan berezitasun hori, ez? Genero-marka hori eta...
- Bai. Bai, genero-marka hori eta, gaiñea, hor dao beste zea bat, beste gai bat, ez? osea, gen... beste eztabaida bat dao hor baitte, ez? genero markie. Oin genero-markak kentzen ai gean hontan, zea, gizarte hau hain binarixue ez dan hontan, eta... ez? Eta esaten dezu /esatezu/: ta oin, gaiñea, hika jarri? ez? leheno, "amigo, amiga" ta oin dauden diskuzixo hauek danakin erderaz, ez? eta guk euskeraz ez daukeula hainbeste, oin guk sartu? Ez? Baiño hitanue beti da biren harteko gauze bat. Hori, hori inportantie da. Ze zu talde bati ai baldin bazea, "zu" esan... ee.. ezin dezu "hi" esan, berez, hola, ez baldin baie danak emakumik eo. Ordun, biren arteko gauze bat da, ordun birek erabaki laikebe. Nik erabaki laiket zuk... zuri "hi" esan, "aizan", baño hi sentitzen baldin bahaiz "Ez, ez nik nahixo diñat nei mutille bezela eittie", "ordun nik mutil bezela ingo diat". "Ez, ez, eske, ba ez zaukenat garbi" o edozer gauza, ba, "zu" aukera hori hor dao.
- [...] "Ba nei toka ein" edo "noka ein".
- Hori da.
- Bakoitzak erabaki leike, ez?
- Bai, bai, bai, hori da, ba, "nei toka", "nei noka"..., osea, biren arteko... Ordun, errespeto bat baldin badao biren artin, ez, ordun nik uste det hor arazue ez daola. Ta, gaiñea, dudie baldin badao, zuka beti hor dao. Ez? Ordun, nik nere lagunekin nik badakit beakin ze harreman dauketan o ze. Ordun, nik harekin badakit, gertutasun hortan, badakit toka o noka ein ber dixotan o gure artin erabakiko deu, ez? Beti errespetutiken. Eta, bestela, ba, dudie badao, "zu".

Egilea(k): Gorka Goikoetxea Zurutuza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia