Azkoitia (Gipuzkoa)

Etxe Beltzekoekin harremanik ez

Etxe Beltzekoekin harremanik ez <p>Eliza aurrean dagoen Etxe Beltza (Idiakez Dorrea) dukearena zela dio. Udaran etortzen zen familiarekin, neskame eta guzti. Hemen zeudenean, kale alderako atea zabalik egoten zen. Ez zuten haiekin harremanik, gaztelaniaz ez zekiten eta. Ez omen zituzten janzten hain arropa dotoreak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-065-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eliza aurrean dagoen Etxe Beltza (Idiakez Dorrea) dukearena zela dio. Udaran etortzen zen familiarekin, neskame eta guzti. Hemen zeudenean, kale alderako atea zabalik egoten zen. Ez zuten haiekin harremanik, gaztelaniaz ez zekiten eta. Ez omen zituzten janzten hain arropa dotoreak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Han elizataittik ezkerrera daon etxe haundixe esaten det, etxe beltz haundi hori. Hori jauntxon batena edo ez zan?
- Dukiina hori.
- Eta etortzen al zan dukie Axkoittire?
- Ordun bai! Ene! familixekin eoten zan haure hamen. Bai, bai, bai.
- Ze etortzen zan uda partian o?
- E?
- Udaran etortzen zan?
- Uderan etorriko zan.
- Ta familixekin ta neskamik-eta eukiko zittun?
- Danak, neskame ta guzti etortzen zan haure. Han kale aldea zeuken ate haure eoten zan zabalik. Badakizu, kalea... bestie alboa dauke. Haure beti zabalik hamen zaudeniin. Bai. Holaxe herrixen.
- Baiña zuek harekin traturik eukitzen zenduen?
- Ez! Erderaz jakin´e ez guk ordun, jakin´e, ta haixek erderazkuk zin.
- Ez zian euskaldunak?
- Ez.
- Kanpokuk zin izetez orduan?
- Hala izengo zin, bai, hamenguk ez behintzet. Eta guk kontuik ez gendun esaten, erderaik ez gendekiun ta.
- Eta erropak eta, dotoriek ekarriko zittuen, ez? harek…
- Ez, holako... ez zien holako puntekuk, ez, ez zien holako puntekuk.
- Eta, zea, kotxerik edo bazeken? Kotxia o ze ibiltzen zeben?
- Eukiko zittuben, garajie hantxe daukebe ta.

Egilea(k): Oier Juaristi (Azkoitia BHI) , Adei Lorenzo (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia