Auzoko bidea Madariagaraino bakarrik; telefonoa ere bertan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-062-052 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mediku gehienek izango zuten kotxea garai batean, baina baserrietaraino ezin joan, biderik ez zegoen eta. Orduan Madariagaraino bakarrik zegoen bidea. Telefonoa ere hantxe bakarrik zegoen.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2020(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: AZK-062/052
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Bideak
Transkripzioa
- Medikuk automobilla gehidxenak eukiko zeben ordun´e, baiña mendire-ta ezin jun! oiñez jun ber!
- Klaro, klaro, biderik ez zan egongo ta...
- Madarixaa etorriko zan, baiña oinez ibili ber gero. Bai, ba, ez zan-ta kamiñoik eta... Gaur basarri danetaa dao, berriz, kamiñua, baiña ordun ez! Ordun ez zan.
- Klaro. Ordun ze zeuan Madariagaraiño bakarrik bidia?
- Madaridxaraiño bakarrik.Ta telefonua´re bat. Madaridxan bakarrik. Eta baten bati hots ein ber baziñon, Madaridxara jun ta... Madaridxara jun ber.
- Ta bazeuan hor telefonua, e?
- Bai, bezauan. Hor bazauan. Egoten zan hor telefonua, Bai. Baiña ostien kitto, ez zan telefonoik iñun´e, Madaridxaa jun ber.
- Alkarri abisua pasatzeko, orduan, hona etorri bihar.
- Bai. Bai.
Egilea(k): Haitam Ayad (Azkoitia BHI) , Mourad Hazim (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!