Ura etxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-044-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ura etxean bazuten. Arropak garbitzeko dena eskuz egin behar izaten zuten, eta lan txarra izaten zen hori. Garbiketa-prozesua pausoz pauso azaltzen du. Beren burua garbitzeko, etxeko harraska erabiltzen zuten. Gerora, komuneraino luzatu zen ura, eta askoz errazagoa zen bainatzea.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:03:02
- Erref: AZK-044/016
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
- Eta ure bazenduen etxen?
- Bai!
- Bai?
- Bai, ure´re bagendun.
- Bueno, suertea pixket bai ordun, ura baldin bazenduen...
- Bai.
- Ez zuen etxe danak izango. Eta nola moldatzen ziñeten garbiketak eitteko eta?
- Ai ene, ene, ene... garbiketie? Garbiketie eskuz ein ber! haure txarra! garbiketie dana eskuz in ber. Ta han´e umik zeuden, aizu, ta eskolaa jun ber eta ein ein ber. Berriz hona etorri nitzen ta berriz hemen´e hoixe.
- Berriz´e in in behar?
- Eskuz in ber hemen´e. Soun ein ekinaldiye, e? ta erropa zikiñek goizin-eo bittute ipini ta jun potzure ta jaboie eman haiei –albergie badao hor–, jaboie eman ta laga, geo illuntzin eo sorotik etorritekun ta gero jabondu ta zea iteko.
- Nolako jaboia zan?
- Ba jaboe onak eoten zin, jaboe kozkor onak eoten zin.
- “Trozo”ko jaboia?
- Bai. Ta gero jaboe-hautsa hasi zanin, ba! jaboe-hautsa´re... jaboe-hautsa´re ona. Han jaboe-hautsetan euki uretan baldan ta gero astindu in ber.
- Nun astintzen zendun?
- Potzuun! Harriye hortxe dao oiñ´e, jotzekue, bai. Geo kentzeko hasi zin harri hori ta aittek eztez esan zun “ez eizu kendu hori, hori lehengue dek eta!” esan [...] eta nik uste nun botako zebela, baiño oindik botatzeke dao. Hor dao oindiken harriye.
- Hoixe, garai bateko...
- Bai, hor dao oindiken.
- Eta zeok garbitzeko ta?
- E?
- Zeok gorputza garbitzeko eta? Errekaa?
- Gorputza garbitzeko?
- Ala arraskan?
- Hamentxe, garbiu o zea eitteko... Bai. Gero itturri... zea ipini zeben kuartoaiño zea bat ipini zeben ta han garbiu ta ondo.
- Ya beste gauza bat... Alde earra gero...
- Bai.
- Diferentzie.
- Alde haundiye. Ene! Gaiñea, garbiketikin oso geixki ni etorri nitzen behintzet. Oso txarra. Haiek eskuk... prakak zikin-zikin-zikiñek eta, aizu... haiek eskuz garbitzen, zu, zepillukin hor ja-ta pasatzen-pasatzen zikin haundi-aurkiye. Ta nik ez dakit nola ibili giñen.
- Baiño moldau ziñeten?
- Moldau giñen behintzet.
- Atea ziñeten aurrea behintzet eta...
- Bai, umik´e hazi behintzat eta... Bi, gaiñea, hauek hemen izen dien hauek, bikiyek... bikiyek ez die hauek, lanin ai da beste horren biki-lagune; hau apartekue, bestie. Bai.
Egilea(k): Dahan Abdala (Azkoitia BHI) , Eñaut Aldalur (Azkoitia BHI) , Gaizka Raposeiras (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!