Gaztagintza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-044-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gazta egiteko ontzi txiki batzuk egoten ziren. Gaztak apal batzuetan edukitzen zituzten, lehor zitezen. Gazta batzuk keetzen zituzten, eta nola egiten zuten azaltzen du.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: AZK-044/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
-Gazta egiteko ontzik-eta izaten zien ordun?
-Bai, ontzi txiki batzuk izeten zin. Egoten zin ordun'e gaztaie itteko.
-Ze izaten zan?
-Ze esango dizut ba nik. Klase ona ez zan /etzan) izengo.
-Egurrezkok?
-Ez, ez, ez, bestelakuk. Oiñ egoten dien tipokua izeten zan, eta hantxe ein-eta.
-Bazenuten gazta-tokirik?
-Ez, holakoik ezerre ez zan /etzan/. Nunbaitten sekau eta saldu. Eta berrie nahi izaten zun, gaztae berrie jendik nola nahi izaten zun, sukuldien edo sekatzekuk egoten zien; han sekau han...
-Apalan batzutan?
-Bai, ta han ipini ta.
-Zenbat denboran eukitzen zien gaztak sekatzen?
-Sekatzen? Hamabost egunien eukitzen bazendun bazijuan haura.
-Eta keetu egiten zenuten?
-Keetu, batzuk bai baiña beste batzuk ez.
-Nun keetzen zan? Nola?
-Keia? Sua eiñ, eta bueltia hola tapau keia bertan egon zeiyen.
-Zerekin tapatzen zan?
-Zeozer, sira bat edo bueltan hola ipinite, bai; sira bat edo ipinite barrun sue ein eta keie bertan geratzen zan eta han egoten zien gaztaiek izerditten. Beruen eta keiak kolorea ematen ziyuen. Plazara, azokara eamateko; amak eitten zuena hori.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!