Eskolako kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-044-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Martirietako eskolan ibili zen. Baserritik hara bide luzea zegoen, eta goizean euria egiten zuenean, egun osoa eman behar izaten zuen blai eskolan. Eskolara bere adineko beste mutil batzuekin joaten zen. Askotan, ezin izaten zuten garaiz iritsi, eta zigorra jartzen zieten. Martirieta bertako bi ahizpa izan zituen maistra: irakurtzen, idazten, eta oinarrizko matematikak egiten irakatsi zieten. Maistrek euskaraz hitz egiten zieten, eta erdara gutxi ikasi zuen txikitan. Goiz eta arratsalde egoten ziren eskolan, eta etxetik eramaten zuten bazkaria: bi arrautzako tortilla, eta bi ontza txokolate. Nolako zigorrak jartzen zizkieten azaltzen du.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:03:45
- Erref: AZK-044/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Nun ibilli ziñen eskolan?
-Martiritten.
-Martirittan? Kukuerritik Martirittara bide puxkat egongo zan ba.
-Hoixe ba, hoixe ba. Eta gero han ibiltzen giñan gaizki. Gero pasatzen zikun euriye, hguardasola puskau, busti, burutiken goittik behera guardasola puskautakun busti-busti einde jun ber eskolaa. Eta egun guztia halaxe pasau ber.
-Bai eginda.
-Bai.
-Ze juten ziñen, bakar-bakarrik eskolara?
-Ez, beste bi mutil gazte eukitzen nittun neure modun neure edadekuk.
-Auzokon batzuk?
-Bai. Gero beste etxe batetik ertetzen zizkun beste pare bat edo, eta Martirittara juten giñan.
-Noizko juten zineten?
-Beatzietarako jun ber eta ezin jun. Eta gero erritia, blastiua igual.
-Zein zendun maisu?
-Maistre?
-Bai.
-Zea, Zelertxokua bat. Martirittakuak biek. Martirittan bertakuk biek. Gero ezkondu ein zien horra. Baiña biek Martirittakek zien, bi ahizpe.
-Eta ze rekuedo daukazu eskolakoak? Ze ikasten za?
-Ikixi, haiek zekittiena gehiyena ikisitta gerau giñen. Zea, letzen ikixi gendun eta izkribitzen'e ikixi gendun eta kontu etaatzen'e bai. Sumarretik hasite dividir eta hortako zeak danak. -Maestrak euskeraz egingo zizuen?
-Bai, euskeraz eitten zun.
-Izan zan zuen garaian euskeraz hitz egiterik ez zeola edo?
-Nik egia esan ez nun /enun/ batee ikixi. Oiñ, enteniu eitten det, e., enteniu itten det erderaz enteniu. Horrek hau esan nahi dik, horrek hori esan nahi dik, horri emango nitxokek bueltia baiña eziñ eman. Oiñ hauxe. Hitz batzuk bai baiña bestela ez.
-Eskola gogorra zan?
-Bai. Orduko eskolia zan, ñooo! Zu dana bustita geatzen zea eta han amaik eztaukazu, han eztizu amak kasoik eingo. Bustitzen zea ta sartzen zea eskolan, igual hankak dana bustita, zeu igual zaude dana bustita, eta hantxe egune pasau in ber.
-Goiz eta atsalde egoten zineten?
-Goiz eta atsalde.
-Eta bazkaldu?
-Geuk eamaten gendun.
-Etxetik?
-Bai. Poltsia eamaten gendun; amak ipintzen zigun bokadillua, bi arrautze tortille eindda. Igul zeoze nahastute eukiko zun harek. Beste bi ontza txokolate. Hoiek dauzkat burun. Bi hontza txokolate eta bi arrautzakin einde tortillia egun guztireko.
-Egun guztirako?
-Egun guztia haretxekin pasatzen gendun.
-Eta kastiguik izaten zan?
-Bai, kastiguk'e bai.
-Ze kastigu jartzen zizuen?
-Ze kastigu eingo zuen ba (jotzeko imintzioa).
-Bai? Jotzen zizuen?
-Igual jo, zapiue igual. Eta baitte baba-aliek ipinita'ere belaun azpiyen. Eta besuk hola ipinite ere bai ta, puxkat goratxuao jaso behar eta. Puxkat goratxua ta, nekau egiten zin eta, behera ta. Hoiek danak.
-
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!