Azkoitia (Gipuzkoa)

Apaizaren eragina

Apaizaren eragina Dantza lotua ez zen libre Martirietan; Zumarragan, ordea, bai. Hala ere, bera baino gazteagoek ez zuten errespetatzen apaizak esandakoa, eta dantza lotua egiten zuten. Apaiza sutan jarri zen, desesperatuta kasurik egiten ez ziotelako. Bere garaian, apaizari errespetu handia zitzaion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dantza lotua ez zen libre Martirietan; Zumarragan, ordea, bai. Hala ere, bera baino gazteagoek ez zuten errespetatzen apaizak esandakoa, eta dantza lotua egiten zuten. Apaiza sutan jarri zen, desesperatuta kasurik egiten ez ziotelako. Bere garaian, apaizari errespetu handia zitzaion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Dantza lotua libre al zan Martirietan?
-Etzan libre, etzan libre. Oletan egoten zan horrekin hola jokue. Oleta zan Zumarrakue ta Azkoittikue berdin samar, ta Zumarran bazeon dantza-lotue, baiña Azkoittin ez, da Martirittan-da ezta pentsau re. Ta Oletan batzuk ein tzela ta beste batzuk etzela ta. Gero Martiritten gu baiño gaztiaue...; abarie egoten zan horren kontra ta, horrek etzeukela ezerre ta, abariai (Gala...) kontra erten da eiñ ein zeen-da, abare hori desesperauta bere zeraik etzeela errespetau ta. Ze!, ie suzidatzeko modun, billurtute, etziuela barkau te.
-Orduan etxe danetan fede haundia egongo zan eta apaizai...
-Bai, bai, errespetua haundiya. Mezetaa jun gabe gerau te ordun? Bai. Pekatu haundiya, pekatu mortala mezetara ez jutia ordun zan. Oin berriz jutia uste'et dala. Ez jutia oin dotoriaue uste'et dala jutia baiño.
-Kanbiau da ziharo.
-Bai, majo! Holaxe ibilli giñen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia