Azkoitia (Gipuzkoa)

Artoa eta garia

Artoa eta garia <p>Garia eta artoa nola egiten ziren azaltzen du: goldearekin lurra jiratzen zen, eta orduan hazia botatzen zen. Artoa apiril-maiatzean egiten zen; eta garia azaro inguruan. Lurra ez zen berdin prestatzen artoa eta gariarentzat. Garia udan biltzen zen, eta artoa udazkenean. Nola biltzen zituzten azaltzen du. Arkatan errotara eramaten zituzten asto gainean, eta harekin irina egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia eta artoa nola egiten ziren azaltzen du: goldearekin lurra jiratzen zen, eta orduan hazia botatzen zen. Artoa apiril-maiatzean egiten zen; eta garia azaro inguruan. Lurra ez zen berdin prestatzen artoa eta gariarentzat. Garia udan biltzen zen, eta artoa udazkenean. Nola biltzen zituzten azaltzen du. Arkatan errotara eramaten zituzten asto gainean, eta harekin irina egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nola ereiten zan garia ta artoa eta. Esplikau.
-Ba, goldiakin. Goldiakin jirau terrenuek eta gero haziya bota ta holaxe.
-Urte-sasoi diferenten bat beharko da, ezta.
-Bai, bai. Artue itten zan apiilletik maietzea bittarte hortan hola. Ta gariye ba nobienbrien normalin. Igual dizienbrien akabatzen zien zeure terrenuek porke terreno haundiyek egoten zien da. Giruek ez bazizun laguntzen o haregatiken-honegatiken, beti etzien zortzi egunien eitten.
-Berdin preparatzen zen lurre garientzako eta artuentzako?
-Ez, berdin etzan preparatzen. Garientzako preparatzen zan goldie esate'yuena, zea haundi bat, botatzen zan lur pusketa haundi bat. Eta artuentzako ba burdiñariakin o beste arrastillo txiki batzuk izete zien eta haure igual bi aldiz eo pasau ber izeten zan artua eitteko. Ta hola.
-Gero noiz biltzen zien?
-Bildu? Ba gariye udan. Ta artue udazkenin. Eiñ e holaxe eitten zien, bata udaberriyan eta bestie udazkenien da gariye udan bitzen zan.
-Eta nola biltzen zien?
-Ba lelengotiken iteiekin ebaitzen ziela ezautute nao. Baiña haure zan oso lan nekosue ta atrasaue. Ta gero hasi zien segiakin ebaitzen. Ta gero makinia ere uste'et izen zala ebaitzen zuna. Nik makinaik gure etxien enun ezautu. Segie bai. Eta gero guk azaoketie esaten giñon. Pilloxkak eiñ, pilloxkak eiñ, hola mordoxkak eta haiek lotu itten giñuzen jasotzeko. Gero jaso ta sekau ta preparatzen zienin, gari-ale haure etara iten zitzakon; garie, souan bitzen zan lasto hari. Gari-ale haura etaa ta haura aprobetxatzen zan jateko ta lasto haure ganauentzat.
-Nola aletzen zan? Zakutara?
-Ba jo makiña batekin zera itten zan, jotzen zan, jotzie izeten zan. Ta makiña harek botatzen zun lurrera. Ta gero paliekin ero. Eta gero pasatzen zan tornue ero esaten zitzakona. Beste makina baten. Eta harek...
-Harek zer egiten zuen, txikitu?
-Ez, ez, garbiu ondo, garbiu ondo. Eta garbiu ta zakun o kutxa haundi batzutan, guk arkak esaten giñon, bi kutxa haundi genduzken, arkak esaten zitzetanak, eta han sartu eta gero errotara astuakin eamaten zan, zakua ipiñi zakukarie, astuai lotu gaiñien, errotara ta errotan iriña eiñ. Da gero handiken ogiya.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia