Neskame zeneko bizimodua
- Auzoa: Martirieta (Martitte)
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: AZK-040/014
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
-Etxera etortzen ziñen neskame tokitik edo han lo eitten zenune?
-Ez, han lo eitten nun. Etxea etortzen nintzan jai arratsaldien, eta illuntzin nahiz udara izen nahiz negue izen zortzitterdietan etxea, (...)
-Jornal ona irabazten zenun?
-Jornal ona? Bai. Berrogeita hamar duro urtin. (...) Duruk. Harekin ze ein ber zendun?
-Irabazitako hura etxean entregatzen zendun?
-Bai makiña bat bidarrez. Gero gastatzeko zeoze (zeten gendun) baiña ordun gurasoek diruik etzeukeben da entregau ein ber. Oin bezela ezta, oin irabazittakue peztie berak dana, berak dana puxkatzeittu, baiñe ordun gurasoek baten batei emateko behar zeban-da.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!