Azkoitia (Gipuzkoa)

Garbiketak nola egiten zituzten

Garbiketak nola egiten zituzten Lehen dena eskuz garbitzen zuten. Zorua garbitzeko espartzua, ura eta xaboia erabiltzen zuten. Lurzoruari distira ateratzeko, alanbreak erabiltzen zituzten, eta argizariaren bidez lustrea ematen zioten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-040-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen dena eskuz garbitzen zuten. Zorua garbitzeko espartzua, ura eta xaboia erabiltzen zuten. Lurzoruari distira ateratzeko, alanbreak erabiltzen zituzten, eta argizariaren bidez lustrea ematen zioten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaur danetik dao, baiño ordun garbiketak itteko ta nola moldatzen ziñeten?
- A! Eskuz! Ordun ez zeon besteik! Eskuekin dana garbi uzten gendun. Klase danetakua, oaintxe bezelaxe, klase danetaku erropi dana eskukin garbiu, eta…
- Zorua eta nola garbitzen zenuen?
- E?
- Zorue nola garbitzen zenuen?
- Zorue garbitzen gendun zeakin, eskobillekin,o espartzukin o zeakin, urikin ta jaboikin. Ahal zan bezelaxe. Oin bezelako produktoik ez zeon, eta…
- Izaten zenuen zepillun bat o zeoze, o…?
- Zepillue bai, zepillue ibiltzen zan; baiña, oin bezela, baldosak eta zeak eta diferentik zin. Suelue, pasillo haundiyek eta, hanka azpiyen alanbri hartu, ta harekin jardutzen gendun guk zea itten; ta geo eman lustrie, ta geo atzea zepillo haundi bat hankapin hartu, ta harekin brillo ateatzen.
- Lustrea ematen ziñuen?
- Bai, lustria ematen giñun.
- Ze lustre izaten zan?
- Potek eta nola eoten zan lustria, oin’e eoten da pote zea batzutan lustria. Ta ordun, berriz, argizaye zan. Makillen punten argizayekin, harekin lelengoz, lelengo alanbrau, argizaye eman, ta geo atzetiken hankekin brillu ataa.
- Argizaria zeakin ematen zan?
- Makillakin. Eske makille zan, geo bi zea zeuzken, ta erdiyen sartzen zitzakon, tornillue lotzen zan, ta harekin ematen zitzakon. Bizimorue holaxe jun da guria.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia