Azkoitia (Gipuzkoa)

Mojekin ikasi zuen Mixerikordian

Mojekin ikasi zuen Mixerikordian <p>Eskolan Mixerikordian ibili zen mojekin, baina goizetan interina lanetan hasi zen 14 urterekin eta, arratsaldeetan laborea ematen zutenez eskolan, ez zuen askorik ikasterik izan. Neskak bakarrik ibiltzen ziren mojekin; mojak kanpotarrak ziren. Gaztelaniaz ikasten zuten dena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-039-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan Mixerikordian ibili zen mojekin, baina goizetan interina lanetan hasi zen 14 urterekin eta, arratsaldeetan laborea ematen zutenez eskolan, ez zuen askorik ikasterik izan. Neskak bakarrik ibiltzen ziren mojekin; mojak kanpotarrak ziren. Gaztelaniaz ikasten zuten dena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolaa nora jun ziñen?
- Ni ibili nitxiñan Mixerikordixen. Leheno Mixerikordixen. Badakin, jun gutxi. Badakin, kuadrillie gitxiñen gu eta beti badakin ze pasatzen dan. Hamabi urtekin gero hasi nitxiñen ni interina bezela. Hamabi urte. Oin pentseizan, hamabi urtekin, e! Eta goizin ez nitxiñen juten ta geo atsaldin juten nitxiñen bakarriken.
- Maestrak zer zittuzun? Zer zien?
- Mojak, mojak, Karidadeko mojak, badakin, tokadun zea hoixek Mixerikordixen.
- Eta ze ikasten zenduen?
- A! Ze...? Badakin, ezin asko ikixi, ez? Goizetan ez jun, atsaldin laborie itten hunen... ta ikixteke ezerre. Hamalau urtekin, berriz, badakin, leheno gerau itten hunen... iñorako´re ezer ez...
- Baiño ze izaten zin matematika ta holako kontuk o...?
- A! Bai, bai. Lehengue oso diferentie. [...]

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia