Azkoitiko San Martin auzoan jaioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-039-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 29a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: AZK-039/001
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Ez zekinat 75... Ez zekinat... sekule ez zonat zea eitten. Zeuzkenat, hirurogeta hamabost urte zeuzkenat. E? Aurten hamasei ein ber ditxiñet, baiña hamabost zeuzkenat oin.
- Ta nun jaio ziñen?
- Azkoitixen.
- Kalen?
- Ez, San Martiñen.
- Baserri baten ala...?
- Ez. Ez, San Martingo etxik bazauren, ba?
- Bai. San Martingo etxetan?
- Bai.
- Eta izen-abizenak?
- Nere.... Bueno, ez zekiñat. Leheno eitten ziñebenan Maria Luz, badakin, ez zaonan zeriken, ta gero bizi guztixen Argi. Entendidu danak Argirekin entenditzen diñebe. Oin, badakin... Oin, karnetin ta hoixetan Maria Luz. Badakin, ez niñen kendu ta halaxe segiu...
- Bai, garai hartan... Ta abizenak ?
- Apelliduk? Larrañaga Aldazabal.
- Eta gurasok, hemengok? Azkoitiarrak?
- Bai. Bueno, gure ama, izetez, Elgoibarren jaixotakue eo, baiñe geo honutz etorri zila ta... gure ama... Bai, ez zekiñat nik...
- Elgoibarren jaiotakoa?
- Elgoibarren jaixotakue. Ta aitte hemen jaixotakue.
- Aitte San Martiñen ala kalen?
- San Martiñen jaixoko hunen haure. Hoixe sekula´re ez detena, badakin, zeatu.
- Eta zenbat anai-arreba?
- Zein? Geu zenbat? Hamar gitxiñen, zaharrena neu.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!