Azkoitia (Gipuzkoa)

Ardi-ilez egindako koltxoiak

Ardi-ilez egindako koltxoiak <p>Anai-arreba asko zirenez, ohean binaka lo egin behar izaten zuten askotan. Koltxoiak ardi-ilez eginak izaten ziren eta maindireak lihozkoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-036-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anai-arreba asko zirenez, ohean binaka lo egin behar izaten zuten askotan. Koltxoiak ardi-ilez eginak izaten ziren eta maindireak lihozkoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuen etxean, hainbeste anai-arreba izanda, lo eitteko-ta nola moldatzen ziñaten?
- Bueno...
- Bi lagun ohe baten ala bakoitzek berea bazenduen?
- Bi lagun iguel baten ta bestiek bakarka ta... danea.
- Orduko ohiak nolakuk izaten zien?
- Bueno, oingotxe antzeakuk ordun ohiek, bai.
- Koltxoiak zerekin inda?
- Koltxoiek... ardiyek bazeuden ta ardi-ilekin einde.
- Zeuek eitten zittuzuen ala erosi eitten zittuzuen?
- Telie ointxe bezelaxe eoten zan ordun ta geo etxin ein. Amak eitten zittun.
- Eta haiek zee in ber izeten zien gero, astindu?
- Haiek gero, urtin behin-eo, koltxon-azalak garbiu, beaiek dana harrotu eskukin edo makillikin jo ta gero eskukin harrotu eta berrittu beti, urtero berrittu.
- Eta izarak?
- Izerak ze? Izerak esan dizut leheno´re iturrire eman ta garbiu.
- Baiño izarak zer izaten zien, linuzkok o...?
- Liñuzkuk´e bai, bai. “Ehunezkue” esaten zikon, liñue, hoiek´e bai, bai. Ordun bai, garai hartan bazin.

Egilea(k): Ibai Errasti (Azkoitia BHI) , Ulpiano Granados (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia