Labesuan egindako ogia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-036-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Amak erakutsi zion ogia egiten eta nola egiten zuten azaltzen du. Labesuan egiten zuten ogia.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: AZK-036/011
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
-Ogia etxean egiten zenuten?
-Bai, ogiye etxien.
-Nola egiten zan, esplikau puxkat.
-Azkarriye beti egoten zan eta. Azkarriekin eitten zan; iriñe eralgitte ipiñi mahiyen, eta gero ure ipiñi baldakarie tamaiñuen hozberuen eta gatza bota pixket eta gero azkarriyekin iriñe.
-Zeiñek erakutsi zizun, amak?
-Eta zer zeneukaten, labesua bazeneukaten ogia egiteko?
-Bai, labie ogia egiteko.
-Nolako labea izaten zen, egurrezkua edo?
-Eez! Egurrek sue hartzen du, suekin eitten da! Haure izeten da ladrillue, eta irulikie edo igeltsue edo, bueltan-bueltan-bueltan-bueltan, goie itxi eta atia ipiñi hola eta ate hartatxetiken sartzen da barrura. Hor labadoran sartuko balitz bezelaxe.
-Barrura?
-Barrura. Garbiu plaza haure lelengo, illuntziye bittu kanpoon eta ein eskobak, asune edo illuntziye edo, garaien garaikukin, labie garbi-garbi-garbi ein, hiru bat ein ber izeten die hola garbitzeko.
-Zerekin garbitzen zan?
-Entenditzen al dezu, illuntziye eiñ. Illuntziye ba al dakizu zer dan?
-Zeri deitzen diozue iruntziye, belarrari?
-Erramue edo, mendie edo, entenditzen?, asune edo, holakukin. Hiru bat ein, lelenguen haundiak [...] kendu, bigarrenien gehio eta hirugarrenin garbi-garbi eiñ. Oiñ´e bai, e. Ordun bakarrik ez, oiñ´e bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!