Otorduetako jakiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-036-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: AZK-036/010
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Eta puxkat baserrira bueltatuz, lehen esan dezu baratzan hartzen zenituztela baba eta artoa eta. Eguneroko otorduetan zer jaten zenuten, zer izaten zan?
-Jeneralin babie izeten zan eta porru-patatak´e bai. Baiñie zeon garaien baiñie´re bai. Babie asko jaten zan, edo zuriye edo gorriye edo.
-Eta arraiñik eta haragirik?
-Oin bezela ez. Diruik ez zan eta. Diruik ez daonin ez do.
-Ze arrain jaten zan orduan, jaten bazenuten?
-Bakaillaue edo, holaxe.
-Eta hori zer izaten zen, asteburutakoa edo astegunetan ere...
-Baa... Astegunien ez zan holakoik. Asteburutan izeten zan jaireko edo holaxe.
-Eta haragia?
-Jaireko edo holaxe haure´re
-Oillaskoa edo?
-Oillaskuek etxien hazten zien eta saldu. Dirue behar zan eta.
-Eta haragia zer izaten zan, jaten bazenuten?
-Xerrara, jeneralin, normalin xerrara.
-Eta postreak, fruta? Edo izaten zan postreren bat etxekoa?
-Bai, han frutie asko zan gure jaiotetxien eta frutie beti egoten zan nahi aiñe.
-Sagar erreak edo?
-Bai, bai. Sagar erria edo. Garaien garaikue beti egoten zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!