Txerri-hiltzea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-036-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txerria nola hiltzen zuten eta txerria hiltzeko mahaia nolakoa zen azaltzen du. Amak odolkiak egiten zituen eta auzora banatzen zituzten. Arantzazuko fraideak baserriz baserri joaten ziren babarrun eskean.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: AZK-036/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
-Txerri-hiltzearekin eta akordatzen al zara?
-Akordauko ez naiz ba.
-Nola izaten zen txerri hiltzea?
-Txerri hiltzia? Ba gantxu sartu okozpien eta, gero heldu beste bi edo hiru lagun edo lau, zenbat zien, heldu hankatatik eta, ipiñi aulki gaiñin eta, sartu kutxillue, gantxue lelengo eta gero kutxillue sartu eta halaxe.
-Zenbat lagunen artean hiltzen zen txerria?
-Bueno, segun ze indar zeuen, gutxi samar bazeon lau lagun igual eta, bestela hiru te.
-Etxekoak ala auzokoak lagunduta izaten zen?
-Jeneralin etxekuk. Etxien bazeon behintzet.
-Esan dezu aulki gaiñean. Zer izaten zen, mahai espezialen bat txerria hiltzeko?
-Bai.
-Nolakoa izaten zen?
-Hortxe dao atayen harriya. Ataiko atea junda erakutsi iozu nolakua izeten dan.
-Esplikau.
-Bueno, handik honaiñokue, holakotxea gutxi gorabehera, kuadraue, hormigozkue.
Gizona: baiña egurrezkue leheno.
-Bueno, hormigozkue [...]. Haretxen geiñea bota eta hantxe. Gero odola beste batek hartu eta odola zertu itten da, loritu itten da, eta erain in behar izeten zako odolkiek eitteko [...] baldin badu.
-Osea ke loditu egiten da eta eragin egin behar zaio?
-Esnie kortaute geratzen da ba, mamie eitten da ba eraitten ez bazako, odola, eta erain ein ber izeten zako.
-Eta odolkiak eta egiten zenituzten?
-Bai.
-Amak egiten zituen?
-Odolkiak eta mondejuak ere bai?
-Mondejue zer da?
-Mondejue guk esaten diogu zuriari.
-Txuririk ez, ez zan itten txuririk.
-Eta gero ohiturarik bai auzora banatzeko?
-Bai. Auzora. Oin baiño gehio banatzen zan.
-Zuek eramaten zenituzten eta gero beraiek ere hildakoan buelta.
-Bai, beraiek´e bai buelta.
-Eta medikuari eta apaizari eta eraman behar al izaten zitzaion?
-Ez. Medikuei eta apaizei eta ez.
-Hoiek eskien etortzen zien, gero hoiek arrautzie edo gaztaie edo oillaskue edo, hoiek eskien etortzen zien. Arantzazuko prailliek´e babarruna eskien, zaku maunezko urdin bat atzea eta aurrea bota, eta gero zulue babie botatzeko, eta kamiñoik eta ezer ez zan eta oiñez ibilli ber izeten zeben.
-Eta Arantzazutik etortzen ziren eskean?
-Bai, Arantzazutik etortzen zin eskian.
-Eskean etortzen ziren eta zuek emandakoa zaku horretan sartzen zuten?
-Bai, babarruna eske, babarruna esaten zeben haiek. Guk babia esaten diogu normalien, baiña babarruna esaten zeben haiek.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!