Berdura eta esnea saltzera azokara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-036-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: AZK-036/005
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Gero berdura horiek kalera saltzen zenituzten?
-Bai. Etxien behar zanaz [gaiñerakoa] kalea saltzen da.
-Eta nora eramaten zenituzten?
-Plazara.
-Azkoitira edo Azpeitira?
-Azkoittira.
-Azkoitiko plazara. Eta oinez joango zineten ba hemendik?
-A bai. Astukin, dana oiñez.
-Astoan eramaten zenituzten?
-Bai, astun, astun. Orduan etzan kotxeik.
-Asto-zestotan sartuta?
-Bai.
-Eta hemendik Azkoitira zenbat denborako bidea?
-Hamen ez, handikan. Bueno, hiru bat ordularen edo.
-Zu juten ziñen saltzera?
-Ez, ama ibiltzen zan.
-Eta esnerik eta holakorik?
-Esnie´re bai batzutan. Bolarie zanin bai.
-Eta esnea ere plazan saltzen zan ala etxez etxe?
-Plazan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!