Eskolara Olasora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-036-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan Olaso auzoan ibili zen; herriko maistra bat zuten. Adin ezberdineko neska-mutilak batera ibiltzen ziren eskolan. Erdaraz ikasten zuten; euskaraz eginez gero, liburuak eskuetan zituztela belauniko jartzen zituzten, zigortuta. Anai-arrebatan zaharrena zenez, askotan tokatzen zitzaion etxean geratzea.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:02:29
- Erref: AZK-036/003
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Eta eskolara nora jun ziñan?
-Hamentxe Olason.
-Olason ibilli ziñan?
-Bai.
-Zer zeon, maestran bat o...?
-Bai, herriko zea, Manolita edo esaten ziyoena, herriko zea bat etorri zan.
-Azkoitiarra zan?
-Azkoitiarra. Olason ematen zun harek eskolie.
-Eta zer zegoen, zer zan, apaiz-etxe bat?
-Ez, barriyun baten bat zeratu in ber eta hantxe ipiñi zeben kuarto bat edo hola zea bat eta hantxe.
-Eta neska eta mutil danak batera?
-Danak hantxe batera barriyokuk.
-Zer juten ziñeten, edade diferentetakok ala...?
-Baaai. Diferentetakok.
-Eta ze ikasten zenduen ordun?
-Ze ikisiko genun ba. Je, je, je. Ni ez nintzan, askotan etortzeik ez nun izan, neskatan zaharrena nintzen eta ama ta aitte soora edo ama kalera plazara tratukin juten zan eta umiek zaitzen etxin jeneralin.
-Baiño eskolara juten ziñen garaietan ze ematen zenuen, matematikak o ze izaten zan, dotriña o?
-Bai, dotriñie txikiye ta haundiye danak.
-Eta ze izaten zan, euskeraz ala erderaz?
-Erderaz. Euskeraz eitteik ez zan egoten. Erderaz.
-Eta deskuido baten erderaz hitzik iten bazenduen?
-Kastigue.
-Ze kastigu izaten zien ordun?
-Bueno, belaunbiko edo, eskuk zabalik liburuk edo, zeoze beti kastigua izeten zan.
-Eta lagunekin eskolan erderaz eitten zendun baita, ala diximulon, ixkutun euskeraz eitten zenduen?
-Auskalo ze itten giñutzen guk. Je, je, je, je. Euskeraz´e iguel ingo gendun, ta harek harrapau ezkeo kastigau.
-Eta etxetikan eskolara zenbat denborako bidea? Zer zeukazuen, gertun?
-Ez, gertu-gertun ez. Ba hogei bat minutu edo, ordu erdi [...] batzuten. Ze giro zan eta.
-Zer juten zizen, zure anai-arreban bat zukin batea juten zan eskolara, ala ez zien zurekin batea jun?
-Ni arratsaldetan eta, ama goizin kalien izeten zan, eta harek astiye baldin bazun etxin egoteko, ta ni oso gutxitten ibilli nintzen eskolan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!