1938an jaioa Olasoko Kalparsoro baserrian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-036-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1938an jaio zen Olaso auzoko Kalparsoro baserrian. Aita Kalparsorokoa bertakoa zuen eta ama Martirieta auzoko Agarre-zahar baserrikoa. Zortzi anai-arreba ziren.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: AZK-036/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Izena eta abizena eta noiz jaio ziñen esaten badidazu?
- Manuela Oteiza Azpitarte.
- Ta noiz jaio ziñan?
- Eneruen hoeta hamarrin.
- Ze urtetan?
- Ez naiz akordatzen ointxe.
- Zenbat urte dazkatzu?
- Hirurogeta hamaika ein ber hil honen hogeta hamarrin.
- Eta nun jaio ziñan?
- Kalpartso(ro) basarriye hortxe dao auzun.
- Kalparsoro?
- Bai. Kalpartso.
- Eta nun dago hori? Hemen Olason?
- Olaso, bai auzun, hortikaldien do.
- Eta zer zittuzun, gurasok horkok o?
- Aitte horkue, eta ama Martirittako Agarrezarkue.
- Eta zenbat anai-arreba ziñeten?
- Zortzi.
- Zu zenbagarrena anai-arrebatan?
- Bigarrena.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!