Irakasleari eskolan egindakoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-032-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bi jaunartze egin zituen; lehenengoa bederatzi urterekin eta bigarrena hamaikarekin. Eskolan erraztasun handia zuen ikasteko, inork irakurtzen zuena gogoan hartzen zuen. Euskara hutsean ikasi zuen. Apaizari ikasterakoan egiten zizkion tranpak aipatzen ditu. Eskolako umeek barre egiten zioten "eskolarik" ez zuelako.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko urriaren 16a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: AZK-032/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Eta gero 9 urtekin bi komuniyo in ber izeten zin. Bi komuniyo hoiyek izeten zien, ba, beratzi urtekin bat, komuniyo txikiya, eta gero handik aurrera 11 urtekin edo komuniyo haundiya. Ordun trajia´re ahal bazan ingo zan ta zapata berriyek ekarri´re bai ta... haundiye iteko. Txikiye iteko anaiyanakin ta...
- Eta eskolan ze ikasten zenduen? Ze izaten zan ordun?
- Ordun ikixi, ba...
- Matematikak o ze izaten zan?
- Zakiyenai begire egoten nitzan eta nik burua nuan -neuk esatia... baiña...-, buru ona, gauzie entenditzeko o zereako. Bestiek altutik hitz eitteko esaten zioen abadiek, altutik hitz eitteko, alkarri erakutsi in ber zitzakola ta. Gero´re beste batek, gero kalera jun zien, ni gero ezkonduta jun nitzen etxien bestekua, ta lagunak giñen ta haure urte bat zaharro o hola ta harek leitzen zuan ta nik buruan hartu. Haretxen onduen egoten nitzen. Nik liburue bai, baiña letra bati bestie erakusten ez nun nik ikixi. Primarik´e ez nun ikixi. Mundu guztiyai bueltia eman diyot eskolaik bate be.
- Eta ze ematen zizuen eskola euskeraz ala erderaz?
- Euskeraz! Bai, erderie? Bai, erderarik ezta pentsau´e izen zeikienik´e. Han...
- Ez zenduen erderaik ematen?
- Ez, ez, batez.
- Batzuk izaten die euskeraz hitz eitten ez ziela uzten ta esaten duenak ta...
- Bai, baiño ordun erdeldunek... hor... Trenbidie zan nik beatzi urte nittunien Urola orduentxe in zan. Eta, jakiña, ganauek zaitzen, ardiyak zaitzen ta etxien lana eta egualdi ona zanien batez. "Eskolara jun in berko da euriya ai du ta hemen ez dao girorik eta", bueno, [...] jungo nitzen, baiña [...]. Eta gero abadiek, buruhaundi demonio harek, [atzetik etorri] leziyua hartzera ta nik... harek galdetzen zun: "Letra hauek eta ze esaten due?" eta nik bestiek esandakotik eta "hauetxek izango dittuk". Esan itten nik.
- Eta asmau itten.
- Harena, hari aittutakua. Hari aittutakua. Ta mekauen "la leche"! Halakon baten [...] zan: "Honek nola ikisten ditxik hoiyek eta hauek?" eta erakutsi zizten: "Letra hauek ze esan nahi due?" ta "Nik ez dakit","Eta nola ikisten dittuzu, ba, hoyek?", "Bestiek esaten duna", "Ahí va la leche!".
- Harrittuta bea?
- Harrittute bea. Hauxe. Ta geo umik izaten duna da, ni mutilla ia ointxe [...] altukue izango nitzen hamabi-hamahiru urtekin -klaro, orduen baiño leheno zan hori, baiña...- eta umiek [izen arren] txikiyek pixkat ikesten zuen harek burla itten ziguen. [Beste bat...] antzekua. Burla itten ziguen: "Mutil haundiyek eta tontuk zeate zuek" eta ez dakit-ze ta... Joe! Ta haure aittu baiño nahiyo zea ta... ez jun nahi [...]. Aittek eta amak hortan [...] haundiye zuen, pertsona onak zien, baiña eskolaik be laga giñuzen. Eta danok giñen eskolaik bekuk, senide danak.
- Eta dotriñaik ikasten al zenduen?
- Dotriñia ez, ba! Letra bati ez nion bestia zea itten!
- Baiña dotriñaik ematen al zun abade harek?
- Bai, ematen zittun harek dotriñie, baiña... Hantxe ikisten zuena eta nik aitzen nuna. Han´e pusketa batzuk aittu itten nittun nik, haure leitzen [...] ta hauxe [… buruen].
- Dotriña´re ze izaten zan euskeraz baita?
- Euskeraz, euskeraz dana.
- Hor eskolie pixkat hartu ber zuen, ba, kaleko eskolataa Mixerkordire ta batea-bestea hola juten zien ta geo toki [haure juten zanak] ikixi itten zun. Nik´e ikixiko nun, buru txarra ez neuken ta, baiña neri ez zien bialtzen ta hor ziok, ba!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!