Azkoitia (Gipuzkoa)

Eskolara Aizpurutxora

Eskolara Aizpurutxora <p>Zazpi anai-arreba ziren familian, Inazio gazteena. Eskolan Aizpurutxon ibili zen zazpi urterekin hasita; apaiz bat zuen irakasle.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-032-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi anai-arreba ziren familian, Inazio gazteena. Eskolan Aizpurutxon ibili zen zazpi urterekin hasita; apaiz bat zuen irakasle.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuek zenbat anai-arreba ziñeten?
- Gu zazpi giñen ta bost bizi giñen geroko zerien. Bat hil zen zazpi urtekin hil emen zan, hirugarrena, eta nik eta anaie zaharrenak gendun hamasei urten aldia. Haure zaharrena ta ni gaztena. Eta gero, hare bat […hil…] eta gero bestie hil emen zan. Nik ez nittun ezautu harek, ni gaztena nola nitzen...
- Zu ziñen gaztena?
- Ni gaztena.
- Eta hala [zea inda], bueno, kitto. Eta geo bost hazi giñen. Ta danak jun zien ta ni hemen nao.
- Ondo, gaiñea.
- Ja! Ondo, ondo...
- Sasoiko oaindik.
- Bai... Makiña bat nazkagarrikeri in det nik, e! Buoo… Suerte txarra izen det.
- Suerte txarra izan al dezu?
- Bai, esan leike. Eskolaik ez zien erakutsi.
- Hoi galdetu behar nizun. Eskolara nora jun ziñen zu?
- Aizpurutxon egoten zan abade bat eskoliakin.
- Abade batek erakusten zun?
- Abadiek ematen zuan eskolia. Ta beak [zeuzkenak]. Ta jenealien emakumie maittiao [izeten da], izeten zeate. Ta hari´re maittiao neskak zittun. Ta nere edadeko neskak bazien bat edo bi edo, ta harek ondun hartu sillen ta leziyuek hartu ta harek [lanak] eitten zizkoen ta nolako azpiko gonie zeuken ikusten ta gu [mutil...] begire egoten giñen.
- Honbre, entretenimentue nunbaiten behar...
- Entretenidu bai gu...? Artien ze, ba? Zazpi urte, sei edo zortzi urte edo ta... Eskolie ez gendun ikisten, baiña haretxei begire.
- Zenbat urtekin hasi ziñen zazpikin eskolara?
- Bai zea! Ni eskolara lehelengo bialdu niñueneko zazpi urte eukiko nittun. Ta bittartien batez, "Aitte gurie" ta erakusten zizten amak eta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia