Gurasoek Madrilen lanean ezagutu zuten elkar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-031-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita eta ama biak Madrilen lanean zeudela nola ezagutu ziren eta beraien nagusien inguruko kontuak azaltzen ditu. Madrildik bueltatu zirenean aita Madariagan irakasle hasi zeneko kontuak.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko urriaren 07a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: AZK-031/005
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
- Madridea jun zan, Madridea jun zan ta han ezautu zun Mikoletako alaba. Ta ezautu zeben alkar, etxe batera jun zin ta, gure aitte hango morroe bezela, kriaue bezela, etxe hartan. Oso etxe haundixe zan haure, [Macron] esaten zixoen.
- Ta zure ama han zeon lanen neskame o holakon bat?
- Nere ama´re jun zan etxe hartaa bertaa. Han azkoittiarra dana nahi izeten zeben. Ta ni naiz Jacinta ta nere ama Mikoletakue zan Jacinta. Jacinta harek hazi zuen etxe haundi hortako, [Macron]-go, semie.
- Eta zer zien, zer zeukean kargu inportanten bat o [Macron] hortako jabek?
- Ez, hara umie haztea jun zan.
- Baiña bertako Macrongo jabek zer zien aberatsen batzuk o…?
- "Inmensamente" aberatsak. Espaiñin hiru o lau esaten zeben horrenbeste aberats izengo ziela.
- Zer zien, nausin batzuk lantegin batekok o…?
- Ez, bestela. Diru… oso aberatsak zien, terreno ta etxe ta… ze ez zeukeben haixek! Madriden behetik goraiñoko etxiek, asko. Asko.
- Ordun, suerteko tokatu zien zure aitte ta ama, toki onea…
- Toki onea jun zin. Eta gero alkarrekin enamorau zien han bertan etxe barrun, ta ordun in zeben hona etorri eta hemen ezkondu. Ta hamen ezkonduta bizi ziela, nere aitte sartu zan lehenengotiken fabriken, baiñe fabrike ez zikon gustatzen.
- Nun sartu zan, ze fabrikatan?
- Bizkargin uste det ba sartu zala. Ta…
- Ez zitzaion gustatzen…
- Ez, ez zikon gustatzen. Klaro, han urte asko in zittun ta…
- Ya ohittuta lan hartaa.
- Bai, ta harek ikusten zun, ba, hango anbiente haure ba, oso galdue billatzen zun. Ta, ez, nik zeozer… [ze zan] ta zeuen Maarixan ordun neu bizi izan nitzen etxe hortan, Maarixako Abadetxe hortan, beste bat zeuen. Azkoittiarra zan beaure, Estraakua. Eta Estraako horrek ematen zuen, gure aittek bezelaxe, sakristau ta hango jirie eitten zun, nere aittek itten zun bezela. Ta, geo, hola.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!