Azkoitia (Gipuzkoa)

11 urterekin ama hil eta Madrilera bizitzera

11 urterekin ama hil eta Madrilera bizitzera Jacintari 11 urterekin hil zitzaion ama eta Madrilen lanean ari zen izeba batek bere etxera eraman zuen. Urtebete egin ostean etxera bueltatu zuten, aitak hala eskatuta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-031-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jacintari 11 urterekin hil zitzaion ama eta Madrilen lanean ari zen izeba batek bere etxera eraman zuen. Urtebete egin ostean etxera bueltatu zuten, aitak hala eskatuta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zu zeorri eskolan nun ibili ziñen? Madarixan?
- Nik neuk ikixi nuna bakarriken etxekua, nik eskola gehixo ez det hartu, zeatiken hamaika urte in nittunien, ama hil. Ama hil zanien nik hamaika urte bakarrik. Eta, orduen, Madriden neuken tia, beste ahizpe bat, Macrongo etxe hortan neskame, neskame zeuena. Bi´re baneuzken, bi tia. Tia haixetako batek esan zixon aittei, nola gerau giñen ume txikixekin eta beratzi umekin nola gerau zan aitte —beratzi zittun sano, natural zeudenak—,…
- Bai, eta etorri in zan honea tia?
- Bai. Ta tiak eman nittun Madridea, bere etxea, urtebete baten bada´re ni han egongo nitzela. Edade txarriin. Baiñe Jacinta nitzen, hango umia hazi zunan biloba, ta geo hortiken buelta, ba…
- Ta Madrideko kontuk akordatzen zea, han egon ziñeneko garaiek?
- Bai. Geo berriz Madrid repetidu in nun berriz´e. Oseake, hogeta zazpi urtera allegau nitzenien… Lehenengotiken hango urtie pasau nunien etorri nitzen etxera. Aittek ez zun nahi bere umeik kanpun, danak etxeatu. Bai. "Bueno, ein dezu urtie" ta ume txikixe hazi arte… Ume txikixe, jaixoberrixe, ezin ba […] etxien, ez zan hazten, ta eman zeben umie zeara…
- Madridea.
- Ez, hona, Kamiñeroko hor etxe baten hazi zan.
- A! Atzea buletan esaten dezu…
- Ume txikiñe, jaixoberrixe gerau zan ta. Umeik ez zan hazten bularrik be, ta haure hola hartu zeben.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia