Azkoitia (Gipuzkoa)

Anaiarekin bikote modura pilotan

Anaiarekin bikote modura pilotan Arboladi batean elkartu ohi zen lagunekin. Pilotan jokatzen zuten gehienek. Luxianoren osabak eta aita pilotan ibiliak ziren. Osaben aipamena egiten du. Kontsejupean, elizpean eta halakoetan aritzen ziren pilotan. Ez zuten maisurik izan. Luxianoren anaia batek afizionatu modura jokatzen zuen eta txapelketa batean Luxiano eraman zuen bikote modura; orduan atera zen plazara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-023-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arboladi batean elkartu ohi zen lagunekin. Pilotan jokatzen zuten gehienek. Luxianoren osabak eta aita pilotan ibiliak ziren. Osaben aipamena egiten du. Kontsejupean, elizpean eta halakoetan aritzen ziren pilotan. Ez zuten maisurik izan. Luxianoren anaia batek afizionatu modura jokatzen zuen eta txapelketa batean Luxiano eraman zuen bikote modura; orduan atera zen plazara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lagun koadrillarik bazenuen jolaserako?
-Bai, bai. Lagunek bagiñuzen, bai. Lagunek oso lagun haundixek giñen eta. Geiñera zeoze genunien, dana jatekue izeten zan ordun, danak e, baten bat izengo zan lagunen bat hobetxuau bizi zana, baiña bestela gehixegi bete bee (gabe) ibiltzen giñen jaten, ta ordun zeoze baldin bazan, ba lagunek, e, geuk tortillie eiñ edo zeoze eiñ, baiña ertenda, parkia esaten zigon hamen, bazan arbolategi bat eta hara jun eta, gaztaiñerriek hurrungo ta hola ibiltzen giñen.
-Ze zer jolas egiten zenuen lagunekin?
-Ba guk pelotarako genun afizixue pixket eta hortxe ibiltzen giñen, pelotie zan gure zera; fubolien ibilliko giñen pixket baiña. Gehixena pelotan ibiltzen giñen, eta geiñera herri hontan saso hoixetan eta jentie gehixena pelotan ibiltzen zan. Fubolien ere bai baiña pelotan gehixen.
-Nola hasi zinen zu pelotan?
-Hasi..., hauxe eitten zan hamen eta halaxe ekin giñun.
-Baina etxean bazenuen baten bat pelotaria?
-A bai! Osabak. Eta aitte´re bai. Aitte´re, nik ez nun pelotan eta ezautu, baiñe ezkondu aurretik pelotan Eibarren eta jokatzen ekin zixona, baiñe etzan izengo punte-puntekue eta orduen bizimodue etaratzeko lana ein ber eta gero pelotiai laga ein zixon lana eitteko. Baiña osabak eta beti pelotan ezautu ta. Geiñera osaba izen zan onena, oso ona. Bat ona, Hirugarrena (III), et bestiek´e Setimo (VII) ta, Cuarto (IV) ta, Segundo (II) ta onak, oso onak. Asko.
-Eta non egiten zenuten pelotan?
-Pelotan? Edozein lekutan. Kontzejupin gehixena, Kontzejupe hori zan oso politte, baiñe orduen e libre baldin bazegon eta zeuk nahi baziñun pelotan mutilkoskorrak eta, haundixauak etortzen zienin fuera!, eta bialtzen giñuzen, eta orduen ba beste leku batera. Baiña baitte, elizako pareta bat bazan gure etxe aurrin, eta han´e bai. Edozein lekutan eitten zan pelotan.
-Eta maisurik bazenuten?
-Ez.
-Ez zen? Zeuen kasa.
-Bai, geure kasa.
-Eta noiz hasi zinen pelotan partiduak jokatzen, serio.
-Serixo, neu nintzen oso mutil txikixe nintzen, oso txikixe. Orduen pelotan poliki eitten nula esaten emen tzeben, baiñe anaixek eta jokatzen zeben pelotan, eta geiñera afizionau jokatzen zun batek, eta bere, zaharrena zan anaixe, eta bere lagune zun ordun Zumarrako bat, Santz edo esaten zixoena, eta kanpeonatun Legazpin ai zien jokatzen, eta orduen gaixotu zanien haure, anaixek neu hartu ta eaman nittun hara. Eztakit pa zenbat urte eukiko nittun, hemezortzin bat edo, holakon bat edo. Eta ordun han kanpeon erten genun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia