Azkoitia (Gipuzkoa)

Bizikleta alkilatu eta mojei arraina eramatera

Bizikleta alkilatu eta mojei arraina eramatera Arrandegitik aberatsei etxera eraman ohi zien arraina Luxianok. Bizikleta alokatu eta mojei arraina eramatera joaten zen. Arraina gutxik jaten zuen orduan; bi gizonen aipamena egiten du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-023-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arrandegitik aberatsei etxera eraman ohi zien arraina Luxianok. Bizikleta alokatu eta mojei arraina eramatera joaten zen. Arraina gutxik jaten zuen orduan; bi gizonen aipamena egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dezu arrandegian aritu zinela lanean?
-Bai. Arrandeixen enkarguak eitten, orduen ematen zan arrandeire diru pixket zeuenak edo tabernak ta, enkargatzen zeben arrandeire ta handiken bialtzen zan baten batekin, eamaten zan baitte etxe partikularretara´re, bazien Azkoittin orduen sasoe hartan ondo xamar bizi zienak, jeneralien izete zan, eta haixena etxera eamaten ziun arraixa eskatzen zebena.
-Eta ze joaten zinen, oinez?
-Bai, bai. Gero zera bai juten nitzen, gero atzenengo orduen, arrandeixe eguerdi aldera juten zanin, orduen legatzan kokotie esaten zigon, gutxik jaten zeben orduen, eta buzten antza’re bai, haixek gutxio jaten zin, edo mendreska atunena, eta orduen haixek danak otarra batien ipini ta monjataa eamaten zin, baiñe monjataa etzan debalde amaten e, eamaten zan ba, merke bai, besten aldien merke, eta orduntxe juten nintzen, bizikleta bat alkilau itten zeben leku batian, eta biziklita haure hartu ta monjataa, pixkat apartiao egoten zan haure, eta haixei eamatea juten nintzen, bai.
-Eta dirurik ordaintzen zizuten?
-Ba pezetan bat bi edo hiru bai, baiñe haundiñe zan ordun jatekue eamatie etxera, eta jatekue ematen zien. Osea ke ematen zun, ba lehen esan dizutena, monjataa eamaten genun tipokua, zea, kokote-antza legatzana eta buzten antza eta pusketak sobratzen zienak, haixek etxeako ematen zittuen eta; orduen gauze haundixe zan etxea eamatie danantzat jatekua.
-Arraia orduan gauza preziatua izango zan.
-Bai. Preziatue. Orduen, nik eztakitt, jaten gutxik zekixen. Azkoitixen jaten zekixenak ni akordatzen naiz orduen, gizon bat, "Makarra" esaten zixuen, oiñ Ibarmia ta taladruek dauzken hoixen aitte zan, eta oso aurreratue zan gauzek eta etaatzen eta bere gauzek eitten, kotxe zaharrekin berrixek in eta zea ta, beti aurreako, zea hortako adelantua bazun, esaten zeben geiñera argixe´re Azpurutxon edo baserrin batin lelen berak ipiñi zula urekin edo zeoze, eta holakuek. Eta jaten, ni beti akordatzen naiz, gehixenak zekixenak Azkoittin haure eta bestie Patateronekue Ziriako bazan azpeittiar bat, hamen surtidoretakuekin ezkonduta, ba haixek bixek zin orduen iñrk, danak despreziau edo bajuenak gelditzen zien legatz-kokote-a mendrexka-ta jaten zittuenak, gero fama haundixa hartu zebenak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia