Azkoitia (Gipuzkoa)

Gerra garaiko bizipenak

Gerra garaiko bizipenak Gerra hasi zenean, Josek Azkoitiko mutilak ihesi ikusi zituen. Azkoititik Kalamua mendira joan zen jendea. Joseren aitak idiekin munizioa hartuta joan behar izan zuen Kalamura. Franco aginduan zegoen garaian, txahalak ere kendu ohi zitzaizkien baserritarrei.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-022-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zenean, Josek Azkoitiko mutilak ihesi ikusi zituen. Azkoititik Kalamua mendira joan zen jendea. Joseren aitak idiekin munizioa hartuta joan behar izan zuen Kalamura. Franco aginduan zegoen garaian, txahalak ere kendu ohi zitzaizkien baserritarrei.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra-denbora ezagutu al zenuen?
-Bai.
-Zenbat urte zeneuzkan?
-[...] Kuarentayunukuek jun zien eta ni kuarentaikuatro naiz, eta ni bittarte hortantxe gerau nintzen harrapatzeke.
-Ezagutu zenuen gerra.
-Hamen tiroik ez zan batere pasau, ezautu bai nik. Egun baten neuen hortxe baso baten ardizai eta hamengo mutillek danak ihesi bazihoazten hor zihar. Azkoittin eta ez zan izen ez tiroik eta ezta ezer´e. Eta gero hor gerau zan Kalamu aldin edo hor, Plazentzia alde hortan edo gerau zin eta hor egon zan denpora askuen tiroteue.
-Osea ke hemendik pasatu egin ziren.
-Bai, hamen zuzenien. Eta baitta hamendik baserritarrak ganauekin eamaten zittuen hara, gerrarako muniziue jasotzera ta. Gure aittek´e bi egun pasau zittun idiyekin junde, soldauntzako trastiek jasotzen mendire.
-Eta etxeko ganaua orduan beldurrarekin ezkutatu egiten zenuten edo?
-Guri sekula ez zaku holakoik tokau. Ordun bi zerak zeuren, bat nazionalistak esaten ziena eta bestiek karlistak. Eta Franco nazionalisten kontrakue zan ba. Bazien orduan´e txahala kendutakuak eta nazionalistai. Holakok zeukak txahala, eta kendu hari txahala, eta hartu ta ekarri, eta reketiek, hamen herittutako reketiek eta egoten zien, haientzat izengo zan haragiye o, nik ez dakit. Baiña nik badakit hamen txahala kendutakuak, nahi bazun eta ez bazun... Eta eaman in ber. [...]. Prancon kontra ez zeon ordun hitzik iteik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia