Etxean ganadua zuten; esnea saltzera kalera
Betidanik ganadua izan dute baserrian: behiak, idiak eta abar. Esnea kalera saltzen zuten astoan hartuta etxez etxe. Etxeko emakumeak joaten ziren saltzera. Zortzi anai-arreba ziren familian.
- Auzoa: Martirieta (Martitte)
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 10a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: AZK-022/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
-Eta baserrian ganadua euki izan dezue beti?
-Bai, ganaue dana, beste gauza haundirik ez da guretan egon.
-Ze ganau mota izan dezue?
-Ardiek eta behiek. Eta txarriek´e bai. Oin txarriek ez du asko balio ta. Idiek beti.
-Esnea ze saltzen zenduen, kalera?
-Orduen kalera; gero urte batzuten ibilli giñen Gurelesaa ataratzen´e. Horrek´e laga in diyo eramatiei, eta oin batez.
-Eta nola saltzen zenuten kalean esnea?
-Astun hartu ta eaman astakada esnie eta han partidu in ber etxetaa. Hala´re oingue baiño hobie zan haure.
-Bide dexente egongo zan ba.
-Bidie luzie, bai. Hemendik Azkoittire egongo die lau kilometro pasa, bost iguel.
-Eta ze juten ziñen, zu bakarrik?
-Ez, ni ez, andran bat juten zan, emakumen bat.
-Zenbat anai-arreba zineten?
-Zortzi. Zazpi anai ta arreba bat.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!