Martirieta auzoko eskola
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-020-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 08a
- Iraupena: 0:03:28
- Erref: AZK-020/003
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Eskolan esan dezu ta... eskolan hemen ibili ziñen?
- Eskolan hor Martirieta edo hor zan eskola, baiña gu hasi giñan maisue, ba, zea zan, kojue, hankamotxa. Motza edo... bai, hanka [punten gaiñien] noizonoiz paralisise pasaute edo holako zerbait izango zun seguruasko. Eta nunbaiten bizimodue atera ber ta... Haure hor Goierrikoa zan, Ezkioa edo horkue zala uste det. Bai, ekarri, bestiek baiño zeoze... erderaz-ta hitz batzuk bazekitzen. Eta hala hasi nitzen eskolaa ta eskolaa hasi nitzen ni, ba, lehenbiziko jaunartzie in ta handiken zazpi-zortzi hillebetea.
- Zenbat urtekin hasi ziñen eskolaa?
- Eskolaa… eukiko nitun zortzi bat urte eukiko nittuen. Ta zazpi ta… inguru hortan lehelengo jaunartzie in genduen. Jaunartzeko otoitzak, berriz, hemen zeon apaizak. Bai, gu... gurasuek erakutsi zizkun guri, bai. Zea, katezismo zea hori, dotriña o kristau ikasbidea ordun esaten zitzakona ya eskolaa hasteako etxien hiru zaharrenak behintzet gehiyena ikisi genduen.
- Eskolan ze ikasten zenduen, dotriña?
- Dotriña, geo pixkat irakurtzen eta geo idazten, diktado edo hori´re... Diktado esaten zitzakon. Eta gero beste... kontu ateatzia, zea, "multiplicar" ta nik ze esango dizut? Problemak. Gaurko egunin problemak esaten zate; ordun kontuk atea esaten zitzaion. "Sumar, restar, multiplicar" ta "dividir", hoyek izeten zien, hoyek ikisten baldin bazan, ba, ordun [doktorauta] jartzen ziñen.
- Eta ze juten ziñeten neska eta mutil, danak batera?
- Bai, danak batea ibiltzen giñan, ilara baten mutillak eta besten neskak, bi aulki illara zien.
- Ze moduzkoa zan orduko eskola, gogorra?
- E?
- Orduko eskola ze moduzkoa zan, gogorra?
- A! Bai... maisuk-eta belarrondoko earrak-eta [emango zizuen]. Neri neuri ez zien asko eman, baiña bazien batzuek, bat neska bat hala´re bazan, haure ikusi ta errukiya ematen zien. Burugogorra zan ta [zea] ematen zizuen ja-ta bli-bla! Ta ezta malkoik´e! Beltz-beltz jarri ta neska [haek] ez zun malkoik ateatzen. Oso gogorra. Ta hori, ba, lehen esan deana: hor eskolan zeoze erakutsi ta bere bizimodua ematearren, bere hankie edozein tokittan lana itteko ez zeon erreztasunik. Ta geo eskoliez aparte itten zuen, zea, aparketa zoruek, "suelas" eo hoyek, hoyek josten. Berak prepaatzen zittuen: ekarri trentza edo esaten zakon hoietako soka, bittu... eta hortan jarduten zuen. Eta ni hasi ta —nik ez dakit ba zenbat denbora izengo zan— urtebete ez dakit in nun, nazionalista o politika [zeukela], gerra orduntxe [zan] hona etorri berriya eta kendu in zuen hortik hori.
- Eta euskeraz ta erderaz ikasten zenduen? Euskeraz ta erderaz o erderaz bakarrik o...?
- Euskeraz ta erderaz, biyetaa itten zan. Guk erderaz ze ikixiko gendun, ba... Lehen esan deana: etxian. Leheno gurien maistria izen ber zuan ta dikzionaiyo hoitako zean batzuk bai, hiztegia [...] dikzionario hoitakuek [bazeuden]. Haundiyek ez zien, baiña hantxe. Lehelengo: jainkua "dios", aita "el padre", semea "el hijo", espiritu santua "el espíritu santo", egillea "creador". Hola hasi ohi zan zea hori, illeria, sokia esaten. Ta handitxik hitz batzuek, berbuek eta arbolan izenak eo beste animaliyen, abereen izenak eta. Zeoze holaxe hasi giñan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!