Martirieta auzoko eskola Eskolan Martirieta auzoan bertan ibili zen. Jaunartzea egin eta berehala hasi zen eskolara. Ezkioko irakaslea zuten. Maisu gogorrak izan zituzten, jo egiten zituzten. Idazten, matematikak eta abar ikasten zuten. Neskak eta mutilak batera joaten ziren. Eskolatik kanpo alpargatak josten aritzen zen maisua. Gerrarekin batera nazionalista zela-eta bidali egin zuten.

Martirieta auzoko eskola
Blas Aramendi Aranberri
- ahotsak.eus