Azkoitia (Gipuzkoa)

Ura bai, baina argindarra urri

Ura bai, baina argindarra urri <p>Ura beti izan zuten etxean. Argia ez zen iristen etxera udaran, errotatik iristen baitzen. Janaria gazi kutxetan mantentzen zuten eta jaki nagusiak taloa, porru-patatak eta baratxuri-zopa izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-019-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ura beti izan zuten etxean. Argia ez zen iristen etxera udaran, errotatik iristen baitzen. Janaria gazi kutxetan mantentzen zuten eta jaki nagusiak taloa, porru-patatak eta baratxuri-zopa izaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta leheno hor ez dizut galdetu, baino ura-ta etxean bazenduen?
- Bai, ure bai, ure beti. Horrekin suerte haundixe, ure... nehikue, nahi beste ure. Ondo, gaiñea. Bai, etxekue. Bai.
- Etxean bazan?
- Etxekue. Guk asko sufriu gendun argixekin, Iberduero sartu zeben arte.
- Nola moldatzen zineten?
- Argixe eoten zan lehen esan dizuten errota hortatik. Baiño udaran, ure gutxitzen zanien, zona haundixe zaukeben, basarri asko argixe emateko, ta ez zan aillatzen. Ta illuntzien ordu t´erdi iguel argixe ta goizin beste pixket ta punto. Gero iriñe´re han eitten zeben, haure´re eittie komeni, nik konprenditzen det, dana batea ezin zala ta... Ta ordun ez frigorifikoik ta ez... ezer ez.
- Haragie-ta ze eukitzen zenduen gazi-kutxatan sartuta?
- Esakto, bai. Txarrixe-ta, badakizu, hil ta gatzi-kutxan, urdaiazpiko ta hoixek konserbaute ta.
- Jan... jaki nagusie ze izeten zan etxen?
- Jaki nagusixe? Baratzui zopie, urdaixe, hirugierrie o hori, baba gorrixek...
- Taloik?
- Baitte, taluk baio, taluk bastante, bai. Eta, esaten dizut, porru-patatak eta, bueno, hortik ez zan eoten prolemaik, patata sobre izeten zan etxin. Baiñe jateko lujoik ez. Ta ni akordatzen naiz ondo. Ama kalea juten zanin, astukin Aizpurutxoa jun ta gero Aizpurutxotik etxea. Ta gu mutil koxkorrak ta ño! ama noiz etorriko zai. Ta ze izengo zan erregalue? Mandarinan bat eo. Baiñe gustoa harekin, e!
- Zuentzako nobedadea igual?
- Honbre! Hoixe! besteik ez zeon ta.

Egilea(k): Aitzol Lopetegi (Azkoitia BHI) , Haritz Luzarraga (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia